Hitzordu hirukoitza asteburuan. Benjaminen estreinaldia.


Gure taldeko igerlariek hiru hitzordu izango dituzte asteburu honetan.

Alde batetik, benjaminek euren denboraldiko KZL/Test Ligako 1. jardunaldia izango dute Ordiziako Majori kiroldegian. Txikienek 50 edo 100 librea eta bizkar estiloko 6x25 errelebu mistoa izango dute. haundienek berriz 50 bizkar eta 100 edo 200 estilo librean. Saioa amaieran handienek bizkar estiloko 4x50 errelebua izango dute. Jardunaldi hau arratsaldeko 15:30etatik aurrera hasiko da.

Bestetik, aurreko saioa amaitu ostean eta ordiziako Majorin bertan, alebinen taldearen txanda izango da, Alebin Ligako 2. jardunaldian. Jardunaldi hau arratsaldeko aurrekoa amaitu ostean hasiko da, 18:15 aldera, eta igerilariek lau estiloetako 200 metroak eta estilo libreko 100 metroak izango dituzte. Saio amaieran mutilek 4x200 estilo libreko errelebua izango dute.

Azkenik, Nahia Zudaire Cádiz-en izango da AXA Ligako 5 jardunaldia izango den Igeriketa Egokituko Andaluziako Txapelketan. Nahia larunbat arratsaldez eta igande goizez lehiaktuko da eta jardunaldi honetan burutuko dituen probak hauek izango dira: 400 librea, 100 bular proba eta 200 lau estiloetakoa.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak


Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!

📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak