Bi hitzordu astebururako: Paco Sanchez eta Castalia-Castellón Sariak


Gure taldeko igerlariek bi hitzordu izango dituzte asteburu honetan.

Alde batetik, benjaminak eta alebinak Tolosako Usabal kiroldegian izango dira, XXII. Paco Sánchez Sarian parte hartzen. Sari honetan 2014an eta 2013an jaiotakoek edozein estiloetako 50 metroko bat izango dute aukeran. 2012ko neska-mutilek eta 2011ko mutilek aldiz edozein estiloetako 100 metroko bat edo lau estiloetako 200 metrokoa eta, alebinek aldiz (2011ko neskek eta 2010 eta 2009ko mutilek), bi proba; estilo bakoitzeko 100 metrokoa eta lau estiloetako 200 metrokoen artean, aukeran. Jardunaldi hau arratsaldeko 15:30etatik aurrera hasiko da.

Bestetik, Nahia Zudaire eta Garazi Etxeberria Castellón-en izango dira, Gipuzkoako Selekzioarekin Trofeo Internacional Castalia-Castellón Sarian lehian. Trofeo hau Espainiako Federazioaren "Grand Prix" zirkuituko jardunaldia da. Bertan Nahia igeriketa egokituko estilo bakoitzeko 100 metrokoeta lehiatuko da eta Garazi aldiz igeriketa arrunteko 50 librean, lau estiloetako 200 metrokoan, 100 bular proban eta 100 librean.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!



📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak