Nahia Munduko Txapelketarako txartela lortuta eta Espainiako Errekor batekin itzuli da Castellonetik eta Garazi 4 marka pertsonal eta taldeko errekor batekin

Oso gogotsu eta txukun aritu dira asteburuan gure bi taldekideak Castellonen ospatutako "XIX Trofeo Internacional Castalia Castell贸n" Sarian. Nahia Zudaire eta Garazi Etxeberria Gipuzkoarekin lehiatu dira eta esan beharra daukagu pozik itzuli direla biak etxera bertan egindakoarekin. 
Nahiak estilo bakoitzeko 100 metroko 4 probetan hartu du parte eta batez ere pozik 100 bular probako emaitzekin geratu zen. Izan ere, 1:41.83an kronoa geratuta eta marka pertsonala eginda, SB7 kategoriako Espainiako Errekor Absolutu berria ezarri zuen. Hori gutxi ez eta denbora horrekin, 2023ko udan Manchesterren jokatuko den Munduko Txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu zuen. Beste probatan ere txukun ibili zen nahia, bere marka onenetatik gertu ibiliz; 100 librean goizeko kanporaketa serieetan 1:10.27 egin zuen eta arratsaldeko finalean 1:09.81, bizkar erakoan 1:34.85ean geratu zuen kronoa eta 100 tximeletan berriz, 1:21.32 denbora egitea lortu zuen. Zorionak Nahia!

Garazi aldiz, estilo libreko 50 eta 100 metrokoan, 100 bular proban eta lau estiloetako 200 metroetako proban lehiatu zen. Lau probetatik hirutan lortu zuen arratsaldeko finaletarako sailkatzea (50 eta 100 librean eta 4 estiloetako 200 metrokoan) eta sari honetan maila altuko igerilariek parte hartzen dutela kontuan izanik, lorpen polita izan da Garazirentzat 3 finaletan egotea. Gainera, denera 4 marka pertsonal egin zituen: 50 librean erregistro berria 28.03an utzi zuen, bular estiloko 100 metrokoan 1:23.93an, estilo bereko 50 metrokoan 40.09an eta lau estiloetako 200 metrokoan berriz, 2:34.76an. Lehen proba horretan gainera, taldeko absolutu mailako errekor berria ere ezarri zuen Garazik. Azken proban, 100 metro libreetan, 1:00.87 egin zuen, lehendik zuen marka pertsonala berdinduz; beraz, alde horretatik ere oso pozik dago, denboraldiko prestakuntza bide onetik doala ikusti baitugu.

Biak pozik eta lanean jarraitzeko gogoz itzuli dira Castellon-go igerilekutik eta horretan jarraituko dute hurrengo txapelketetan ere halako emaitzak lortzeko asmoz.

Zorionak bioi egindako txapelketagatik!

ARGAZKIAK

馃摤 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak