Alebinen taldea igandean Azpeitian lehiatuko da


Asteburuan zehar gure igerilariek hitzordu berri bat izango dute.

Gure taldeko alebin gehienak Azpeitian izango dira igandean, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan, Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren "Alebinen Teknifikazio Saria"n lehian. Sailkapen fasea pasa duten igerilariak honakoak izan dira: Oihan Matute, Iñaki García, Mario Amantegi, Ibon Elola, Kimetz de la Cruz eta Itxaso Iparragirre. Lehian gehienak arituko dira, Mario izan ezik, lesio bat tarteko ezingo baitu bertan egon.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Animoak denoi eta zorionak sailkapenagatik!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak