Pasa den larunbatean, gure taldeko txikienek euren Test/Ligari jarraipena eman zioten bigarren jardunaldiarekin. Bigarren jardunaldi hau Tolosan ospatu genuen, Usabal udal igerilekuan eta bertan, gure taldetik, adin tarte honetako 11 haur aritu ziren.
Lehen urtekoen "Benjaminak A" kategorian, 2014 eta 2013ko haurrek 50 edo 100 metro bizkar estiloko proba izan zuten. Haur hauentzat garrantzitsuena arautegiaren inguruko ezagutza eta estiloen ikaskuntza izanik denak primeran aritu zirela esan behar dugu. Igerian oso txukun eta lasaitasunez igeri eginez eta arautegiak ondo betez aritu ziren guztiak eta beraz, primeran. Irai Jauregi eta Urko Azpiazu 50 metrokoan aritu ziren eta Axel Fuertes aldiz, 100ekoan. Haur hauek estilo libreko 6x25 errelebu mistoarekin amaitu zuten saioa eta taldea Igartza taldeko hiru neskekin batera osatuz egin zuten.
"Benjaminak B" kategorian, 2012ko neska-mutilek eta 2011ko mutilek 50 bular eta 100 edo 200 bizkar probak izan zituzten. Kategoria honetako gure haurrak ere oso txukun aritu ziren eta maila ona hartzen ari direla erakutsi zuten. Bular estiloko 50 metrokoan denak aritu ziren eta bizkar estiloko 100 metrokoan Aizpea Barcina, Aiala Erro eta Amy Y. Sánchez eta 200 metrokoan aldiz June Apeztegia, Aitor Ormazabal, Oier Jauregi, Ander Martinez eta Liher Albizu Adin tarte honetako haurrek 4x50 estilo libreko errelebua ere izan zuten.
Orokorrean, adin tarte hauetan, lehiaketa emaitzak baino gehiago arautegiaren inguruko ezagutza eta arauen betetzea zein igeri egiteko modu egokia dira garrantzia gehien ematen diogun arloak eta zentzu horretan bizkar estiloko biraketan zuzenketaren bat egin beharra dugula ikusi genuen.
Horretaz gain, urduri egon ziren arren, guztiek jarrera bikaina erakutsi zuten jardunaldi osoan zehar, euren erronkei aurre eginez, ikasitakoa aplikatuz eta talde giro alaia mantenduz. Bestalde, "Benjaminak B" kategoria honetako haurrek maiatzean Andoaingo Allurralden izango duten Gipuzkoako Txapelketa Eskolarrera begira, badira batzuk jada sailkapena lortu dutenak eta beste batzuk lortzeko bidean daudenak. Momentuz jada sailkatutakoak Aitor Ormazabal, Liher Albizu, Ander Martinez eta Oier Jauregi dira, beharezkoak diren bi gutxienekoak lortuta dituztelarik. Bi horietako bat lortuta daude Aizpea Barcina, June Apeztegia eta Juren A. Matailo.
Hurrengo jardunaldia otsailaren 11n izango dute adin hauetako haurrek, KZL/Test 3. jardunaldian, Lasarte-Oriako Maialen Chourraut-ean.
Aupa Buruntxikiak!!
📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina