Larunbatean benjaminen txanda Tolosan


Larunbat arratsaldean benjaminek euren denboraldiko KZL/Test Ligako 2. jardunaldia izango dute Tolosako Usabal kiroldegian. Txikienek 50 edo 100 bizkar proba eta estilo libreko 6x25 errelebu mistoa izango dute. Haundienek berriz 50 bular eta 100 edo 200 bizkar probak. Saio amaieran handienek  estilo libreko 4x50 errelebua izango dute. Jardunaldi hau arratsaldeko 16:00etatik aurrera hasiko da.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia



📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak