Neskak Txapeldun eta Garazi Etxeberria Hernaniko XXIV. Sariko irabazle

3 urre, 3 zilar, brontze bat eta 10 marka pertsonalekin itzuli dira gureak Hernanitik


Pasa den larunbatean, taldeko infantil, junior eta absolutuak Hernanin izan ziren, Hernaniko XXIV.Sarian parte hartzen. Sari honetan 100 metroko edozein estiloetako proba batean hartu behar zuten parte eta horretaz gain, denek 4 estiloetako 100 metroko proban ere bai. Gabonetako data arraro eta bereziak kontuan hartuta, txukun ibili ziren gure igerilariak, domina eta sari ugari eskuratuz. Gure taldetik Nora Miguelez, Amaiur Iparragirre, Miren Sarobe, Alba Escribano, Saioa Elola, Irati Etxeberria, Unai Somovilla, Ane Meyer eta Garazi Etxeberria izan genituen bertan eta Hernani, Taosa, Zarautz eta Fortunako igerilariekin batera lehiatu ziren.

Dominak
Bakarkako probetan hainbat domina lortu zituzten gure igerilariek:
  • Urreak: Miren Sarobek 100 tximeletan eta Garazi Etxeberriak 100 libre eta 100 estiloetan.
  • Zilarrak: Miren Sarobek 100 estiloetako proban, Saioa Elolak 100 bizkarren eta Unai Somovillak 100 bularren.
  • Brontzea: taldeko brontze bakarra Unai Somovillak eskuratu zuen 100 estiloetako proban.

Taldekako sailkapena eta Hernani Saria
Kasu honetan, Sariko taldekako sailkapena 4x50 libre erreleboan jokatzen zen eta Miren Sarobe, Saioa Elola, Alba Escribano eta Garazi Etxeberria neskek Fortunaren aurkako errelebo polit bat aurrera eraman ondoren, garaile izatea lortu zuten. Aupa neskak!

Hernaniko XXIV. Sariaren irabazlea berriz, “FINA Taula”-ren baitan zehazten zen, aurrera eramandako bi probetako puntuaketa batuta. Hala, Garazi Etxeberriak 100 libre proban 610 eta 100 estiloetan 596 puntu eskuratuta, 1206 punturekin podiumaren goiko aldean izan genuen, merezitako kopa eta txapela jantzita.

Marka hobekuntzak
Lortutako sariez gain, gure igerilariek zenbait marka pertsonal berri ezarri zituzten sari honetan zehar. Guztira honako 10 hauek izan ziren lortutako marka pertsonalak:
  • Miren Sarobek 100 tximeletan (1:16.00), 100 estiloetako proban (1:12.59) eta 4x50 libre erreleboko lehen postan egindako 50 librean (28.80).
  • Alba Escribanok 100 bizkar proban (1:28.68) eta proba bereko 50eko pasean (43.45).
  • Garazi Etxeberriak 100 libre proban (59.22) eta 100 estiloetako proban (1:07.13).
  • Amaiur Iparragirrek 100 tximeletan (1:39.53).
  • Nora Miguelezek 100 tximeletan (1:39.50) eta 100 estiloetako proban (1:35.72).
Hurrengo zita
Asteburu honetan bertan, Gipuzkoako Kluben Kopa ospatuko da Irungo Azken Portu igerilekuan eta bertan izango da infantil, junior eta absolutuen multzo osoa, taldearen alde haien onena emateko prest, ahalik eta postu onena lortzeko lehian. Oso txapelketa polita izaten da giro ona, talde lana eta elkarren arteko laguntza nagusitzen direlako; beraz, gogoz hartuko dugu asteburua. ANIMO EKIPO!


Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiogu Karmen Herrerori, txapelketa askotan argazkiak ateratzen egoteko prestutasuna adierazteagatik; oso lan ona egiten duzu, mila esker!
Argazkiak ikusteko, egin klik hemen.





Iruzkinak