Alebinak ere sendo etxekoen aurrean

Alebinen taldeak, euren ligako laugarren jardunaldia Lasarte-Oriako Maialen Chourraut Udal kiroldegian izan zuen pasa den larunbatean, benjaminen saioren ondoren. Bertan alebin kategorian, gure taldeko 4 haur izan ziren lehian.

Jardunaldi honetarako adin tarte honetako haurrek 400 librea eta 100 bizkar proba izan zituzten. Aurreko jardunaldian bezala, honetan ere proba sendoak izan zituzten gure haurrek, euren kategoria aldaketari dagozkien neurrikoak. Bereziki, 400 metroko proban jarri genuen arreta gehien, oso proba osoa delako adin hauetako haurrentzat, distantzia ertain baten kontrola eta esfortzuaren kontrola biltzen dituelako bere baitan.

Emaitzei dagokionez, guztiek hobekuntza nabarmenak egitea lortu zutela esan behar dugu eta laurak jardunaldiko lehen postuetan izan zirela ere bai. Emakumezkoen 400 librean Itxaso Iparragirre laugarren izan zen kronoa 6:33,90ean geratuta. Mutilen kasuan, gureak erabat nagusi izan ziren, lehen postuan Iñaki García sailkatu zelarik, bigarrenean Mario Amantegi eta hirugarrenean Oihan Matute. Proba honetan, hiru mutilek udarako Euskal Herriko Txapelketarako gutxienekoa lortu zuten.

Bizkar estiloko probari dagokionez, Itxaso lehen postuan sailkatu zen gizonezkoetan Iñaki García bezela. Mario Amantegi bigarren izan zen proba honetan eta Oihan Matute berriz, laugarren.

Beste behin ere, eskerrik beroenak eman behar dizkiegu lehiaketa aurrera eramaten lagundu zuten bolondresei, eurak gabe hau guztia aurrera eramatea ezinezkoa litzateke eta. Mila esker Javier Somovilla, Unai Somovilla, Carmen Herrero, Gorka Matute, Lide Sañudo, Itsaso Tolosa, Asier Gorostegi, Igor Amantegi, Ane Etxebeste eta Aitor Barcina zuen denbora eta lana eskaintzeagatik!

Datorren martxoaren 4an, alebin taldeak bere ligako bosgarren jardunaldia izango du. Jardunaldi hau Tolosako Usabalen izango da.

Burunpower!



📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak