Ane txukun aritu zen etxean


Pasa den larunbatean Gipuzkoako Neguko XIII. Saria ospatu zen Andoaingo Allurralden. Gipuzkoa osotik etorritako igerilariak aritu ziren, gutxienekorik gabeko Gipuzkoako Neguko lehiaketa honetan. Kolore polita hartu zuen igerilekuak eta giroa bikaina izan zen. Guztira 13 talde aritu ziren lehian eta gutxi gora-behera 140 igerilari bertaratu ziren.

Gure taldetik igerilari bakarra aritu zen; Ane Meyer. Ane 100 bular proban eta 100 librean lehiatu zen eta lehen proban deskalifikatua izan bazen ere, estilo libreko 100ekoan 1:22,84 egin zuen, bere aurreko erregistroa berdintzea lortuz eta sailkapeneko 18garren postuan silkatuz.

Beste behin ere, eskerrik beroenak eman behar dizkiegu lehiaketa aurrera eramaten lagundu zuten bolondresei, eurak gabe hau guztia aurrera eramatea ezinezkoa litzateke eta. Mila esker Marta González, Unai Barcina, Rubén Villalón, Mikel Esnal, Manu Santos, Ainhoa Cencillo eta Azucena Rodríguez zuen denbora eta lana eskaintzeagatik!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak