Asteburu oparoa infantil, junior eta absolutuek Bergarako Gipuzkoako Neguko Txapelketan

5 urre, zilar 1 eta 2 brontze, Espaniako Udako Txapelketarako gutxieneko berri bat, Euskal Herriko Txapelketarako 4 gutxieneko berri, FINA puntuen baitan 3. postu bat, errelebo bat podiumean eta 23 marka pertsonal, Bergaran.

Asteburuan gure taldekideak Bergarako Agorrosin-en ospatu den infantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako Neguko Txapelketan izan dira lehian. Gure taldetik 12 igerilari bertaratu ziren, nor baino nor gogotsuago; horren erakusgarri dira asteburuan zehar lortutako emaitza eta lorpen bikainak.


Infantiletan Irati Etxeberria, Mayi Gorostegui, Amaiur Iparragirre eta Nora Miguelez izan genituen, June Lopez, Izaro Audikana, Garazi Etxeberria, Saioa Elola, Iker Gorostegui, Alba Escribano eta Miren Sarobek junior mailan lehiatu zuten eta absolutu mailan berriz, Unai Somovillak.


23 marka pertsonal hobetzea lortu zuten denen artean:
  • Irati Etxeberriak 100 libre (1:13.75), 100 lau estiloak (1:26.22), 50 libre (31.89) eta 200 libre (2:40.51).
  • Mayi Gorosteguik 100 libre (1:12.35), 100 lau estiloak (1:25.21), 200 libre (2:39.78) eta 200 lau estiloak (3:05.12).
  • Amaiur Iparragirrek 100 libre (1:17.68) eta 200 libre (2:46.53).
  • Nora Miguelezek 100 libre (1:21.32), 100 lau estiloak (1:33.58), 400 lau estiloak (6:46.45) eta 200 lau estiloak (3:14.91).
  • Garazi Etxeberriak 100 libre (59.46), 50 libre (27.52) eta 200 libre (2:11.45).
  • Iker Gorosteguik 50 libre (26.52), 100 libre (56.51), 100 bular (1:19.00), 50 bular (37.32) eta 400 lau estiloak (5:01.24).
  • Miren Sarobek 400 lau estiloak (5:44.04).

Garazi Etxeberriak Espainiako Udako Txapelketetarako gutxieneko berri bat, Iker Gorostegui eta Miren Sarobek Euskal Herriko Txapelketarako gutxieneko berriak eta lau infantilek Gipuzkoako Udako Txapelketarako txartel gehiago.
Asteburuan zehar Espainiako Txapelketetarako txartelak eskuratzeko saiakerak eginez izan dugu Garazi Etxeberria. Estilo libreko 50 eta 100 metroetan bere marka pertsonalak hobetu dituen arren, distantzia laburrean 0.07 segundura eta 100 metrokoan 0.41-era geratu da udaberrian ospatuko den Espainiako Txapelketarako. Baina helburu horren bila joateko oraindik beste bi aukera ditu: bata hemendik bi asteburua izango da Bartzelonan eta bestea martxoaren 11 eta 12an, Iruñean ospatuko den Euskal Herriko Txapelketan. Hala ere, esan beharra daukagu Udarako Espainiako Txapelketarako txartela jada baduela Garazik, 50 libreko gutxienekoa lortuta baitu eta gainera, 100 librean eskuratutako denborarekin, proba horretarako txartela ere lortu du. Zorionak Garazi!

Gutxienekoekin jarraituz, Iker Gorostegui eta Miren Sarobek lehendik Euskal Herrikorako txartela lortuta bazuten ere, lehenak beste 3 gutxieneko eskuratu ditu (50 eta 100 librekoak eta 400 lau estiloetakoa) eta Mirenek berriz, beste 1 (400 lau estiloetakoa).

Infantilen kasuan berriz, udako Gipuzkoako Txapelketarako gutxienekoak izan ziren helburu; Iratik 100 lau estiloetan lortu zuen eta 100 libre eta 200 librean oso gertu ibili zen. Mayik eta Amaiurrek 100 eta 200 librean lortu zituzten eta Norak berriz, 100 eta 400 lau estiloetan.


Domina ugari asteburuan zehar
Asteburuan zehar ugariak izan ziren gure igerilarietako batzuk podiumera gerturatu behar izan zuten uneak. Hauek izan ziren gure taldekideek eskuratutako domina eta postu garrantzitsuenak:

Urreak
  • Garazi etxeberriak 50 eta 100 librean junior eta absolutu mailan, guztira 4 domina.
  • Iker Gorosteguik 400 lau estiloetan, junior mailan.
Zilarrak
  • Saioa Elolak 800 librean junior mailan.
Brontzeak
  • Garazi Etxeberriak 200 librean, junior mailan.
  • Miren Sarobek 400 lau estiloetan, junior mailan.
Aipatu bezala, igeri egindako hiru proba onenen FINA puntuen batura kontuan hartuta, Garazi Etxeberriak hirugarren postua lortu zuen junior mailan eta honek berriro ere podiumera igotzeko aukera eman zion, oraingo honetan kopa jaso zuelarik.


Erreleboak
Proba indibidualez gain, aipatzekoa da erreleboetan gure taldeko partaideek egindako lana. Alde batetik, junior mailako neskek (Garazi Etxeberria, Saioa Elola, June Lopez eta Miren Sarobe) 4x100 libreko errelebuan parte hartu zuten eta azken momentura arte zirrara mantendu zuen proba ikusteko aukera izan zuten bertaratutako ikusleek, azkenean gure laukoteak bigarren postua eskuratu zuelarik. Bestetik, 4x50 libreko errelebo mixtoa ere aipatu nahiko genuke; izan ere, Garazi Etxeberria, Miren Sarobe, Unai Somovilla eta Iker Gorosteguik osatutako taldetxoak 1:49.08 denborarekin laugarren postu txukuna eskuratu zuen. Zorionak denoi!


Hemendik aurrera, gure igerilariek neguko zatirako gelditzen diren txapelketa nagusiak prestatzen jarraituko dute. Hala, otsailaren 18 eta 19an Garazi Etxeberria Bartzelonan lehiatuko da Gipuzkoako Selekzioarekin, martxoaren 11 eta 12an Euskal Herriko Txapelketan izango ditugu junior eta absolutu batzuk (June Lopez, Garazi Etxeberria, Miren Sarobe, Iker Gorostegi eta Unai Somovilla) eta neguko zati honi amaiera emateko, denak Tolosan izango dira martxoaren 25 eta 26an, Gipuzkoako Federazioak aurten berrikuntza moduan txertatu duen Udaberriko Sarian.

Zorionak igerilari guztiei egindako lehiaketagatik eta arrazoi bat edo beste medio bertan nahi bezala egon ahal izan ez zutenei edo euren helburua lortzerik izan ez zutenei animoak lanean jarraitzeko. 
Aupa zuek! Burunpower!!



📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak