Jardunaldi bikaina benjaminek etxean


Pasa den larunbatean, gure taldeko txikienek euren Test/KZL Ligari jarraipena eman zioten hirugarren jardunaldiarekin. Hirugarren jardunaldi hau Lasarte-Orian ospatu genuen, Maialen Chourraut kiroldegian eta bertan, gure taldetik, adin tarte honetako 13 haur aritu ziren.

Jardunaldi osoa benjamin kategoriakoa izanik, 2014 eta 2013ko haurrek, bular estiloko 50 edo 100 metroko proba izan zuten. Haur hauentzat garrantzitsuena arautegiaren inguruko ezagutza eta estiloen ikaskuntza izanik denak primeran aritu zirela esan behar dugu. Adin tarte honetan aritu ziren 2013ko gure taldeko haurrak Axel Fuertes, Irai Ormazabal eta Urko Azpiazu izan ziren 50 metrokoan eta Kerman Miguel berriz 100 metrokoan.

Benjamin kategorian baita ere, baina helduxeagoetan, 2012ko neska-mutilek eta 2011ko mutilek 50 librea eta 100 edo 200 bular bular probak izan zituzten aukeran. Hauek ere primeran aritu ziren, logikoa den bezala, txikienak baino segurtasun eta ezagutza handiagoarekin. Adin tarte honetan aritu ziren June Apeztegia, Amy Y. Sánchez, Aiala Erro, Aizpea Barcina, Aitor Ormazabal, Iker García, Ander Martínez, Liher Albizu eta Oier Ormazabal, guztiek 50 librea eta bular estiloko 100 metrokoa egin zutelarik Oierrek izan ezik, honek 50 librea eta 200 bular burutu baitzituen. Benjaminak B kategoria honetako haurrek saio amaieran tximeleta erako 4x50 errelebua izan zuten, bai nesketan eta baita mutileta ere eta batean zein bestean aritu ziren taldekide guztiek bikain egin zioten aurre probari.


Jardunaldi honetan, normalean guztientzat ikasteko zailenak diren aldi bereko estiloetan egin behar izan zituzten probak, bular estiloan banakako probatan eta tximeleta eran errelebuan. Alde horretatik, jardunaldi zaila izan zen. Bular estiloko banakako probatan zuten denek arreta jarrita, koordinazio orokorra modu egokian mantentzeaz eta arautegia betetzeaz gain, ostikada egiteko modu egokia zaintzean bereziki. Logikoa den bezala, oraindik ere ikasten jarraitu behar duten arren, bikain aritu ziren denak.

"Benjaminak B" kategoria honetako haurrek maiatzean Andoaingo Allurralden izango duten Gipuzkoako Txapelketa Eskolarrera begira, badira batzuk jada sailkapena lortu dutenak eta beste batzuk lortzeko bidean daudenak. Momentuz jada sailkatutakoak Aitor Ormazabal, Liher Albizu, Ander Martinez eta Oier Jauregi dira, beharezkoak diren bi gutxienekoak lortuta dituztelarik. Bi horietako bat lortuta zeuden Aizpea Barcina, June Apeztegia eta Juren A. Matailo eta larunbateko saioan Iker Garcíak eta Amy Y. Sánchez-ek euren lehen gutxieneko marka lortu zuten.

Beste behin ere, eskerrik beroenak eman behar dizkiegu lehiaketa aurrera eramaten lagundu zuten bolondresei, eurak gabe hau guztia aurrera eramatea ezinezkoa litzateke eta. Mila esker Javier Somovilla, Unai Somovilla, Carmen Herrero, Gorka Matute, Lide Sañudo, Itsaso Tolosa, Asier Gorostegi, Igor Amantegi, Azucena Rodríguez, Ane Etxebeste eta Aitor Barcina zuen denbora eta lana eskaintzeagatik!

Aupa Buruntxikiak!!




📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak