Lau hitzordu berri astebururako


Gure taldeko igerlariek hiru hitzordu izango dituzte asteburu honetan.

Alde batetik, benjaminek euren denboraldiko KZL/Test Ligako 3. jardunaldia izango dute Lasarte-Oriako Maialen Chourraut kiroldegian. Txikienek 50 edo 100 bular proba eta tximeleta estiloko 6x25 errelebu mistoa izango dute. Haundienek berriz 50 librea eta 100 edo 200 bular estiloan. Saio amaieran handienek tximeleta estiloko 4x50 errelebua izango dute, nesketan zein mutiletan. Jardunaldi hau arratsaldeko 15:00etatik aurrera hasiko da.

Bestetik, aurreko saioa amaitu ostean eta Lasarte-Oriako Maialen Chourraut kiroldegian bertan, alebinen taldearen txanda izango da, Alebin Ligako 4. jardunaldian. Jardunaldi hau aurrekoa amaitu ostean hasiko da, 18:15 aldera, eta igerilariek estilo libreko 400 metrokoa eta bizkar estiloko 100 metroak izango dituzte. Saio amaieran neskek 4x200 estilo libreko errelebua izango dute.

Hirugarren hitzorduan Nahia Zudaire Bartzelonan-en izango da AXA Ligako 1. jardunaldia izango den 8º Trofeo Internacional de Natación Adaptada - Gran Premi Diputació de Barcelona txapelketan. Nahia larunbat eta igande lehiatuko da, goizez kanporaketak lehiatuko dira eta arratsaldez berriz, finalak. Lehiketa honetan burutuko dituen probak hauek izango dira: 50, 100, 200 eta 400 librea.

Azkenik, Iñaki Garcia Getxoko Fadura kiroldegian izango da igandean, Euskadiko Igeriketa Federazioaren entrenamendu bateratuan, Espainiako CSD txapelketa prestatzeko. Entrenamendua 10:00etatik 12:30era izango da.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia


Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak