Hitzordu hirukoitza astebururako


Gure klubeko igerilariek hitzordu berriak bat izango dituzte asteburu honetan.

Alde batetik, sailkatu diren infantil, junior eta absolutuek Gipuzkoako Neguko Txapelketa izango dute Bergarako Agorrosin udal kiroldegian. Txapelketa honek goiz eta arratsaldeko jardunaldiak izango ditu eta larunbatean zein igandean jokatuko da. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak 16:00tan.

Bestalde, Gipuzkoako Txapelketarako sailkatu ez direnek Gipuzkoako Neguko Saria izango dute larunbat arratsaldean. Txapelketa hau, gure taldeak antolatuta, Andoaingo Allurralden izango da eta arratsaldeko 15:30tan hasiko da.

Azkenik, Gipuzkoako Federazioaren deialdian oinarrituta, Iñaki Garciak, Oihan Matutek, Ibon Elolak eta Mario Amantegi alebinek teknifikazio jardunaldia izango dute larunbat goizean Donostiako 50 m-ko Paco Yoldi igerilekuan. Eguna lehorreko saio batekin hasiko da eta ur saioarekin amaituko da, goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00ak bitarte.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia






Iruzkinak