Iñaki García Euskadikoarekin Espainiako Txapelketara


Gaurko egunean Euskadiko Igeriketa Federazioak aditzera eman duenez, Iñaki García taldekidea Lurralde Federazioen arteko Eskola Adineko Alebinen CESA Espainiako Txapelketarako deitua izan da, otsailaren 24tik 26ra bitartean Oviedon Euskadiko selekzioa ordezkatzeko.

Lehiaketaren aurretik, otsailaren 12an, bertara joango den taldeak entrenamendu abteratua izango du, Getxon.

Gure taldekideak lau banakako proba izango ditu, eta litekeena da errelebuetan ere parte hartzea. Burutuko dituen banakako probak honakoak dira: 100 librea, 100 eta 200 bizkar probak eta lau estiloetako 200 metrokoa.

Gure zorionik beroena eta animoak lanean jarraitzeko! Zorionak Iñaki!



📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak