Nahia marka onetan aritu zen Bartzelonan eta txapeldun izan zen 400 librean

Nahia Zudaire taldekidea Bartzelonan izan da pasa den asteburuan, "8e Trofeu Internacional de Natació Adaptada"-n lehian. Ondoezik aurkitzeagatik, Nahiak larunbatez bakarrik lehiatu ahal izan zuen, 400 eta 100 librean, eta bietan sailkapen probak gaindituta finaletan egon zen.

Estilo libreko 400 metrokoan 5:13,78 egin zuen sailkapenen proban eta 5:09,20 finalean, bietan lehen postuan sailkatuz. Estilo libreko 100 metrokoan 1:12,42rekin laugarren izan zen sailkapen proban eta B fnalerako sailkatu zen, non 1:10,69 eginda bigarren izan zen, sailkapeneko 12. postua eskuratuz. Bi proba hauetan marka pertsonalik egiterik lortu ez bazuen ere, erregistro onetan aritu zen Nahia.

Animoak lanean jarraitzeko!




📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak