Nahiak AXA Ligarako puntu gehiago eskuratu ditu Mallorcan

Nahia Zudaire taldekidea Palma de Mallorca-n izan da pasa den asteburuan, "IV Open Nacional de Natación Adaptada - Illes Balears" txapelketan lehian. Aldi berean, jardunaldi hau 22/23 denboraldiko "AXA Liga"ko bigarren jardunaldia izan da eta Nahiak aurrez Bartzelonan ospatutako AXA Ligako 1. jardunaldiari jarraipena eman zion honekin. Mallorca-ko lehiaketan, liga honetarako puntu gehiago lortu zituen Nahiak. Bigarren jardunaldiaren ostean Nahia bigarren postuan da 84 punturekin eta aurretik Nuria Marqués dauka, 100 punturekin.

Nahia larunbat eta igande lehiatu da, lau estiloetako 200ean, 50 librean, 100 bular proban eta 50 tximeletan. Estilo libreko 50ekoan sailkapen proba gaindituta A finalean egon zen. Gainontzeko probek ez zuten sailkapen faserik eduki.

Lau estiloetako 200 metrokoan 3:00,77 egin zuen Nahiak bigarren postuan sailkatzea lortuz. Estilo libreko 50ekoan, sailkapen proban 34,46 eginda finalerako sailkatu zen eta bertan berriro ere bigarren izan zen 33,62 eginda eta bere marka pertsonala ia berdinduz. Gainontzeko bi probatan lehen postuan sailkatu zen Nahia; 100 bular proban 1:43,24 eginda eta 50 tximeletan kronoa 37,75ean geratuz.

Animoak lanean jarraitzeko Nahia!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak