Alebin Ligako 6. jardunaldia larunbatean eta Nahia Zudaire Mallorcan


Ordiziako Majori kiroldegian, alebinen taldearen txanda izango da larunbat honetan, Alebin Ligako 6. jardunaldian. Jardunaldi hau 16:00etan hasiko da eta emakumezkoek estilo libreko 800 metrokoa eta bular estiloko 200 metroak izango dituzte. Gizonezkoek aldiz bizkar estiloko 100 eta 200 metrokoak.

Bestalde, Nahia Zudaire Mallorcan izango da, Son Hugo igerilekuetan, XXIII CTO. DE ESPAÑA "OPEN" ABSOLUTO P50 - ASTRALPOOL / XXXIX CTO. DE ESPAÑA JUNIOR P50ean lehian. Nahia larunbat eta igande arratsaldez lehiatuko da, larunbatean 50 tximeleta eta 50 bizkar probetan, eta igandean 50 bular eta 50 libre probetan.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia


Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak