Asteburuko ibilaldia: Buruntzara igoera


Pasa den larunbatean taldeko 28 kidek Buruntzara igoeran hartu zuten parte, gure taldeak antolatuta. Taldekide guztiak Lasarte-Oriako "Maialen Chourraut" kiroldegian elkartuta, 9:20 aldera abiatu ziren Plazaolako trenbidetik barrena. Azkorteko bidera iritsita Benedikara igo ziren gureak, ondoren Azkorterako bidea berriro hartu eta ermitara jarraitzeko. Bertan atsedenaldi txiki bat egin ondoren tontorreruntz egin genuen. 

Mendi gainera igota jan eta edateko tartetxo bat hartu eta Andoainerako bidea hartu genuen, azkenean bertan amaitzeko. Andoainen, bertakoak jaso zituzten gurasoek eta gainontzekoak entrenatzaileen laguntzaz Lasarte-oriara itzuli ziren.

Tontorrean egon ginen tartean euri tanta batzuk izan bagenituen ere, eguraldi paregabea izan zen goiz osoan zehar eta taldean bi herriak lotuz ibilaldi ederra egiteko aukera paregabea izan genuen.

Aupa zuek! Aupa Buruntzaldea!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak