Buruntzara igoera


Larunbat honetan taldeko haur eta gazteak Buruntza mendira igoko dira, taldeari izena ematen dion mendiaren gainera iritsi eta Lasarte-Oria eta Andoain herriak ibilbidean elkartuz.

Irteera honen helburu nagusiak honakoak dira: haurrek klubarekin duten lotura sendotzea, euren arteko harremanak areagotzea, bizikidetza esperientzia berri bat izatea eta burututako jardueren bidez naturan egindako aisialdiko aukera berriak ezagutzea. Noski, guztiaren gainetik haurrek ondo pasatzea nahi dugu.

Txangoa Lasarte-Orian hasiko da 9:15etan, Maialen Chourraut kiroldegiaren aurrean eta Andoaingo merkatuaren plazan amaituko da. Herri desberdinetako  haurrak elkartzea eta nor bere herrira itzultzea entrenatzaileen laguntzaz lineako autobusez egingo dute.

Iritsiera ordu estimatua: Andoainera 13:30etarako eta Lasarte-Oriara 14:00etarako iristea aurreikusten dugu. Hala ere gure asmoa “Google Maps” bidez kokapena partekatzea da, gurasoek momentu oro non gauden jakin dezaten.

Aupa Buruntzaldea! BrnPwr!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak