Espainiako bi errekor berri Nahiarentzat Madrilen

Espainiako bi errekor berri ezartzeaz gain 400 libreko marka pertsonal berria 4 segundutan hobetu zuen Nahiak

Pasa den asteburuan Nahia Zudaire taldekidea Madrilen izan da, Euskadiko selekzioarekin Erkidego Arteko Espainiako Txapelketan lehian. Bertan parte-hartze nabarmena izan du Nahiak lehiatu dituen probatan. Banakakoetan 200 librean, 400 librean eta 100 librean lehiatu da eta errelebuetan berriz 4x50 lau estiloetako errelebu mistoan, 4x100 lau estiloetako errelebu mistoan, 4x50 estilo libreko errelebu mistoan eta 4x100 estilo libreko errelebu mistoan, Guztira 7 proba burutu ditu Nahiak 3 saiotan.


Larunbat goizeko lehen proban, 200 librean, Nahiak marka pertsonala eta Espainiako errekor berria ezartzea lortu zuen kronoa 2:26,98an geratuz. Proba honetan lehen postuan sailkatu zen Nahia. Larunbat arratsaldeko 400 librean ere marka pertsonala egitea lortu zuen, kasu honetan bere proba kuttuna 5:01,76rekin lau segundutan hobetzea lortuz eta Espainiak S8 klaseko errekor berri bat ezarriz. Aspaldian bere markatik gertu ibilita zegoen Nahia eta azkenean bere erregistroa hobetu duela jakiteak asko poztu gaitu. Proba honetan ere lehen postuan sailkatu zen Nahia. Igande goizeko 100 librean 1:11,09 egin zuen eta bosgarren izan zen sailkapenean. 

Sailkapen orokorrean Euskadi bosgarren izan zen 143 punturekin. Aurretik izan zituen Madril (182pt), Andaluzia (252pt), Valentzia (584) eta Katalunia (947pt).


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak