Euskal Herriko Txapelketa asteburuan

Gutxienekoak lortu dituzten taldeko junior eta absolutuek Junior eta Absolutu mailako Euskal Herriko Neguko Txapelketa izango dute Iruñako Amaya Hirian. Txapelketa 50 metroko igerilekuan izango da eta gure taldetik lau igerilari lehiatuko dira: June López, Garazi Etxeberria, Miren Sarobe eta Iker Gorostegui. Igerilari bakoitzak lau banakako proba izango ditu. Txapelketa larunbat eta igande izango da, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!



📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak