Gaztetxoenen txanda asteburuan

Gure taldeko igerilariek bi hitzordu izango dituzte asteburu honetan.

Alde batetik, benjaminek euren denboraldiko KZL/Test Ligako 4. jardunaldia izango dute Tolosako Usabal kiroldegian. Txikienek 25 edo 50 tximeleta proba eta bular estiloko 6x25 errelebu mistoa izango dute. Haundienek berriz lau estiloetako 100 metrokoa eta 200 edo 400 librea. Saio amaieran handienek lau estiloetako 4x50 errelebua izango dute, nesketan zein mutiletan. Jardunaldi hau arratsaldeko 15:30etatik aurrera hasiko da.

Bestetik, aurreko saioa amaitu ostean eta Tolosako Usabal kiroldegian bertan, alebinen taldearen txanda izango da, Alebin Ligako 5. jardunaldian. Jardunaldi hau aurrekoa amaitu ostean hasiko da, 18:00ak aldera, eta mutilek estilo libreko 1500 metrokoa eta bular estiloko 200 metroak izango dituzte. Neskek aldiz estilo libreko 100 metrokoa eta bizkar erako 200 metrokoa. Saio amaieran mutilek lau estiloetako 4x100 errelebua izango dute.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia


Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak