Taldeko errekor berri bat eta Euskal Herriko Txapelketarako gutxieneko berri bat eskuratu zuten alebinek, proba guztietan markak hobetzeaz gain
Alebinen taldeak euren ligako seigarren jardunaldia Ordiziako Majori Udal kiroldegian izan zuen pasa den larunbatean. Bertan, ohi bezala, gure taldeko bost haur izan ziren lehian.
Jardunaldi honetarako adin tarte honetako haurrek 800 librea eta 200 bular probak izan zituzten emakumezkoetan eta 100 eta 200 bizkar probak gizonezkoetan.
Emakumezkoei dagokionez, 800 metroko proban jarri genuen arreta gehien, oso proba osoa delako adin hauetako haurrentzat, distantzia luze baten kontrola eta esfortzuaren kontrola biltzen dituelako bere baitan. Proba honetan aritu zen Itxaso Iparragirre. Emaitzei dagokionez, Itxasok oso proba txukuna burutu zuela esan behar dugu, 13:15,43 eginda leehn postuan sailkatzea lortu zuelarik. Proba sendo honen ondoren 200 bular proba izan zuen gure gaztetxoak eta proba bera jada gogorra izanik, aurrez 800 librea egin ostean are gehiago. Hala ere, Itxasok bere onena ematen jakin zuen proba honetan ere 3:39,28 eginez eta bigarren postuan sailkatuz.
Gizonezkoen kasuan, Iñaki García, Ibon Elola, Mario Amantegi, Oihan Matute eta Kimetz de la Cruz izan ziren lehian aritu zirenak. Bi probak bizkar estilokoak izan ziren eta lehena 100 metrokoa izan zen. Proba honetan Iñaki García lehen postuan sailkatu zen 1:05,98 eginda, bigarren Mario izan zen 1:12,58 markarekin, Ibon Elola hirugarren 1:12,90 denbora eginda, Oihan bosgarren 1:14,85 eginda eta Kimetz seigarren 1:18,95 markarekin. Proba honetan Mario Amantegik eta Ibon Elolak oso gertu izan zuten Euskal Herriko Txapelketarako gutxienekoa eta Iñakik aldiz, Espainiakoa.
Bigarren proban, bizkar estiloko 200 metrokoan, sailkapenari dagokionez antzeko zerbait izan genuen: Iñaki García lehen postuan sailkatu zen 2:22,35 eginda, bigarren Mario izan zen 2:36,32 markarekin, Ibon Elola hirugarren 2:38,66 denbora eginda, Oihan laugarren izan zen oraingoan 2:40,94 eginda eta Kimetz seigarren 2:47,18 markarekin. Proba honetan Iñaki Garcíak lehen baino ehuneko gutxiagotara utzi zuen Espainiako gutxieneko marka eta taldeko 14 urteko errekor berria ezarri zuen. Mario Amantegik Euskal Herriko Txapelketarako gutxienekoa eskuratu zuen proba honetan eta Ibon Elola oso gertu geratu zen.
Datorren maiatzaren 6an, alebin taldeak bere ligako zazpigarren jardunaldia izango du. Jardunaldi hau Hernaniko Udal Kiroldegian izango da.
Burunpower!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina