Benjaminak bikain euren eskolarteko txapelketan

23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~


Ohi bezela, Gipuzkoako Txapelketa Eskolarra "Igerilari Osoa" izan genuen pasa den igandean, Bergarako Agorrosin Udal Kiroldegian.

Benjamin kategoriako lehiaketa honetan 2012ko neska-mutilak eta 2011ko mutilak aritu ziren lehian eta gure taldetik 7 igerilari izan ziren parte hartzen: Ander Martinez, Liher Albizu eta Oier Jauregi 2011 urtekoak eta 2012 urteko Aitor Ormazabal, Aiala Erro, Amy Y. Sánchez eta June Apeztegia.

Ohi bezala, txapelketaren formatua "Igerilari Osoa"rena izan zen, hau da, igeriketak dituen 4 estiloetan parte hartu behar izan zuten igerilari guziek: 50 metro tximeleta estiloan, 100 metro bizkar estiloan, 100 metro bular estiloan eta 100 metro estilo librean. Sailkapena, lau probatan lortutako emaitzaren baturaren arabera egiten da eta baita proba bakoitzean adin bakoitzaren arabera ere.

Txapelketa goiz eta arratsaldez jokatu zen. Tximeleta eta bizkar estiloetako probak eta estilo libreko errelebuak goizean izan ziren eta bular eta estilo libreko probak eta estiloetako errelebuak aldiz, arratsaldean. Tartean, gure haurrek elkarrekin bazkaldu eta denbora tarte eder bat elkarrekin egoteko aukera izan zuten lehen aldiz, giro ederrean.

Lehiaketari dagokionez, gure igerilariek ederki hasi zuten txapelketa, marka pertsonalak hobetuz eta beste taldeetako igerilariekin batera lehia bikainak eskainiz. Gipuzkoako txapelketa izanik, haurrak benetan gogotsu aritu ziren, benjamin kategorian Gipuzkoako talde guztiek batera lehiatzen zuten lehen aldi honetan maila polita eskainiz eta zeukaten guztia emanez. 

Postuei dagokionez, honelaxe gertau ziren gure igerilariak:
2011koen artean:
  1. Oier Jauregi 18garren postuan (560 puntu)
  2. Liher Albizu 19garren postuan (552 puntu)
  3. Ander Martinez 23garren postuan (501 puntu)
2012ko mutilen artean:
  1. Aitor Ormazabal 12garren postuan (473 puntu)
2012ko nesken artean:
  1. Amy Y. Sánchez 34garren postuan (512 puntu)
  2. June Apeztegia 51garren postuan (414 puntu)
  3. Aiala Erro 60garren postuan (311 puntu)
Sailkapenari dagokionez, aurtengoan ez zen gure taldekiderik egon podioan (gauza benetan zaila dena) baina oso gustura atera ginen gure haurrek lau estiloetan egindako probekin eta baita lehiaketa osoan zehar izan zuten jarrerarekin ere. Modu honetan egun neketsu eta gogor bezain zirraragarria igaro ahal izan zuten denek.

Adin tarte honetako haurrek ekainaren 10ean izango dute euren hurrengo lehiaketa, batzuentzat denboraldi honetako azkena izango dena. Lehiaketa hori gure klubak antolaturiko "Lasarteko XXXII. Saria" izango da eta ahalik eta onenak ematen izango ditugu etxekoen aurrean. 

Aupa Zuek!! Burunpower!!



Iruzkinak