Garazi Etxeberria taldekideak esperientzia berriak gehitzen jarraitzen du

23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~
3 BRONTZE, 2 URRE, 4 FINAL ETA 2 MARKA PERTSONAL LORTUTA ITZULI DA GARAZI TARBES-etik

Pasa den asteburuan Garazi Etxeberria Tarbes-en izan da 30eme Nautiques de Tarbes lehiaketan parte hartzen. Bertan Gipuzkoako Selekzioarekin izan da Garazi eta pozik itzuli da, igerileku luzean lehiatzeko beste aukera bat izan duelako eta esperientzia berri batekin emaitza txukunak lortu dituelako.


Garazi bizkar eta libre erako 50 eta 100 metroko probetan lehiatu da bakarka eta horrez gain, Gipuzkoako Selekzioko taldekide ezberdinekin bi erreleboetan parte hartu du: 4x100 libre eta lau estiloetako 4x100 probetan. Garazik maila txukuna erakutsi du asteburu osoan zehar eta horren erakusle da igeri egindako proba guztietan finalera sailkatzea lortu duela.

Larunbat goizean 50 libre proban 28.37 denborarekin arratsaldeko finalerako sailkatu zen eta bertan, 28.29 denbora eginda, junior kategorian brontzezko domina lortu zuen. Bizkar erako 100 metrokoan berriz, goizeko saioan 1:12.27 denborarekin marka pertsonala egin zuen eta arratsaldean hau hobetzeko aukera izan zuen, bere marka pertsonala 1:12.17an utziz. Gainera, junior mailan lehen postua lortu zuen, urrezko domina kolkoratuz. Larunbat goizean bertan 4x100 libre erreleboan ere parte hartu zuen Gipuzkoako beste igerilari batzuekin eta hirugarren postua lortu zuten, brontzezko beste domina bat eskuratuz.

Igandean berriz, goizeko saioan 50 bizkar proban marka pertsonala ezarri zuen, 33.25 denbora eginez; kasu honetan finalera sailkatu bazen ere, ezin izan zuen goizeko marka hobetu baina junior mailako brontzezko domina eskuratu zuen. Goizean libre erako 100 metroko proban ere parte hartu zuen 1:02.73 eginez eta aurreko proban bezala, asteburu osoko nekearen ondorioz, arratsaldean ezin izan zuen marka hori hobetu. Azkenik, lau estiloetako 4x100 erreleboan parte hartu zuen, azken postan; hau da, libre erako 100 metroko proba errepikatu zuen eta kasu honetan, txukunago aritu zela esan beharra dago. Azken proba honekin, Garaziren taldea berriro ere podiumera igo zen, lehen postua lortu eta urrezko beste domina bat kolkoratuz.

Asteburu ederra beraz Garazik Tarbesen igarptakoa. Aupa Garazi! Zorionak eta animoak lanean jarraitzeko!! Burunpower!!

Iruzkinak