23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~
Egun handia Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan
Maiatzaren 28an, klubeko 8 kidek parte hartu zuten Gipuzkoako selekzioarekin Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan, eta 40. edizioa ospatu zuten Ordiziako Majori igerilekuan. Bertan izan ziren: Oihan Matute, Iñaki García, Ibon Elola, Mario Amantegi, Kimetz de la Cruz, Amaiur Iparragirre, Nora Miguelez eta Itxaso Iparragirre.
Taldea marka pertsonal askorekin itzuli zen etxera eta baita Euskal Herriko eta Espainiako txapelketetarako gutxienekoak lortuta ere.
Testuinguru horretan, Iñaki Garciak 100 bizkarreko proban Espainiako Alebin Txapelketarako gutxienekoa lortu zuen 1:04,81eko denborarekin. Proba batzuetan gutxienekoa gertu izan arren, aurrera pauso hori ematea kostatzen ari zitzaion, jardunaldiko azken proban helburua lortu zuen arte. Marka honekin, Iñakik 14 urteko klubeko errekor berria ezarri zuen proba honetan, eta baita 50 bizkarrekoa ere 31,66rekin.
Bestalde, Oihan Matutek Euskal Herrikorako gutxienekoa lortu zuen 200 bular proban 2:51,23 eginda. Gainera, 100 bular probakoa ere lortuko zukeen egindako 1:17,68rekin, non zilarra izango zatekeen, baina deskalifikatu egin zuten. Era berean, Ibon Elolak Euskal Herriko Txapelketarako 200 libreko gutxienekoa lortu zuen 2:18,25ekin eta 100 bizkarrekoa 1:09,53rekin.
Dominei dagokionez, honako hauek lortu zituzten:
Urreak
- Iñaki García 100 bizkar proban
- Iñaki García 200 bizkar proban
- Iñaki García 4x100 libren
- Iñaki García 4x100 lau estiloetakoan
Zilarrak
- Ibon Elola 100 bizkar proban
Brontzeak
- Oihan Matute 200 bular proban
Bestalde, Kimetz de la Cruzek bere 100 bizkarreko marka 4,5 segundotan hobetzea lortu zuen, erregistro berria 1:14,30ean utziz eta EH gutxienekotik 1,5 segundora hurbilduz. Amaiur Iparragirrek 200 libreko marka berria 2:41,80an utzi zuen.
Gure igerilariek egun polita pasa zuten Ordizian eta oso pozik itzuli ziren bizitako esperientziari eta lortutako emaitzei esker.
Neska-mutil horietako batzuek larunbat honetan bertan izango dute hurrengo txapelketa Gipuzkoako Udako Sarian, Andoainen, eta datorren asteburuan Lasarteko Sariaren XXXII. edizioan izango dira. Batzuentzat hori izango da denboraldiko azken txapelketa eta beste batzuek Gipuzkoako, Udako edo Espainiako txapelketetan emango diote amaiera denboraldiari.
Zorionak denoi eta animo, azken txanpa besterik ez da geratzen!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina