Itzulera ederra taldeko nagusienek udako zatiko lehen txapelketan

23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~

Guztira 23 marka pertsonal, Gipuzkoako Udako txapelketarako 5 gutxieneko berri eta Euskal Herriko Udako Txapelketarako 4 lortu zituzten gure igerilariek

Pasa den larunbatean, taldeko infantil, junior eta absolutu multzoko 13 igerilari Irungo Azken Portu igerilekuan izan ziren, bertako San Marcial Sarian parte hartzen: June López, Alba Escribano, Iker Gorostegui, Mayi Gorostegui, Garazi Etxeberria, Irati Etxeberria, Ane Meyer, Nahia Zudaire, Nora Miguelez, Amaiur Iparragirre, Izaro Audikana, Miren Sarobe eta Saioa Elola.


Sari hau Aste Santuko etenaldiaren ondorengo lehen lehiaketa zela kontuan izanik, gehiengoek haien proba gustoko edo ohikoenak ez zirenak hartzeko aprobetxatu zuten eta hala, igeri egindako proba gehienetan marka pertsonalak lortu dituzte gureek. Marka pertsonalak hobetu ez zituztenen kasuan, euren onenetatik oso gertu aritu zirela esan behar dugu eta hau, atsedenaldi baten ondoren ziklo berri bat hasi izanarekin lotuta dago. Honez gain, bai Euskal Herriko txapelketarako eta baita Gipuzkoakorako gutxieneko mordoa ere lortu dituzte. Guztira 23 marka pertsonal, Gipuzkoako Udako txapelketarako 5 gutxieneko berri eta Euskal Herriko Udako Txapelketarako 4.

Honakoak dira gure igerilarien lorpenak:
  • June López: 50 tximeletan (33.67) marka pertsonala eta 200 librean (2:19.28) marka pertsonala eta Euska Herriko Txapelketarako gutxieneko berria. 
  • Iker Gorostegui: 50 tximeletan (28.90) marka pertsonalaz gain Euskal Herriko Txapelketarako gutxieneko berria eta 100 tximeletan (1:04.12) ere marka pertsonala.
  • Mayi Gorostegui: 50 tximeletan (38.15), 50 librean (33.19) eta 200 tximeletan (3:27.57) marka pertsonalak eta 50 libreko denbora Gipuzkoako gutxieneko berria da.
  • Garazi Etxeberria: 100 tximeletan (1:10.05) marka pertsonala eta 200 bizkar proban (2:31.06) marka pertsonala zein Euskal Herriko Txapelketarako gutxieneko berria (absolutu mailan).
  • Irati Etxeberria: 50 bizkar proban (38.64) eta lau estiloetako 200 metrokoan (3:01.69) marka pertsonalak eta bietan Gipuzkoako Udako Txapelketarako gutxienekoak.
  • Ane Meyer: 50 bular (53.90) eta 200 libre (2:55.12) probetan marka pertsonalak.
  • Nahia Zudaire: lau estiloetako 200 metroetako proban (2:54.88) marka pertsonala.
  • Nora Miguelez: 50 bular (49.75) proban marka pertsonala.
  • Amaiur Iparragirre: 50 librean (34.08) marka pertsonalaz gain Gipuzkoako Udako Txapelketarako gutxienekoa eta lau estiloetako 200 metrokoan (3:11.96) marka pertsonala.
  • Izaro Audikana: 50 tximeleta proban (35.45) marka pertsonala.
  • Miren Sarobe: 50 bizkar proban (34.19) marka personalaz gain Euskal Herriko Txapelketarako gutxienekoa, 100 bular proban (1:24.44) erregistro berria, Gipuzkoako gutxienekoa eta 50 metroko pasean ere marka pertsonala (39.64) eta lau estiloetako 400 metrokoan ere (5:39.18) marka pertsonala.
  • Saioa Elola: 50 tximeleta proban (34.58) marka pertsonala.
Denboraldiko bigarren zatiari hasiera ederra eman dio beraz gure taldeak; hau horrela, lanean jarraituko dugu udarako lehiaketei begira, norberak bere helburuak lor ditzan.

Hurrengo zitari begira, alde batetik Garazi Etxeberria asteburu honetan Tarbes-en (Frantzia) izango dugu Gipuzkoako selekzioarekin lehian, bizkar eta libre erako 50 eta 100 metroko probetan parte hartuko duelarik. Bestetik, gainontzekoak maiatzaren 13an Ordiziako Majorin izango dira, Ordizia Sarian parte hartzen.

Iruzkinak