Alebinak bikain lehiatu ziren Oñatin

23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~

9 urre, 10 zilar, 2 brontze, taldeko bi errekor berri eta 26 marka pertsonal Oñatin ospatutako Alebin mailako Gipuzkoako Txapelketan

Gure 6 taldekideak bikain aritu ziren euren probetan eta maila ederra lortu dutela erakutsi zuten.


Pasa den asteburuan, larunbat goiz eta arratsaldeko jardunaldietan eta igande goizez, Gipuzkoako Alebin Txapelketa ospatu zen. Lehiaketan gure klubeko sei kide aritu ziren: Iñaki García, Mario Amantegi, Ibon Elola, Oihan Matute, Kimetz de la Cruz eta Itxaso Iparragirre.

Denek lortu zuten aurreko erregistroak hobetzea, adin hauetan normala den bezala, baina horretaz gain, ondo lehiatzen jakin zutela ere esan behar dugu, proba bakoitzean ahalik eta gehien saiatuz eta, bereziki mutilen kasuan, proba programa mardul bat burutuz, banakako probaz gain, erreleboei ere aurre egin behar izan baitzieten.

Egindako probei dagokienez, klubeko kide gehienek lortu zuten podiumera igotzea Txapelketan zehar, eta denen artean 21 domina lortu zituzten, honela banatuta:

Urreak (9)
  • Oihan Matute, 100 lau estiloak
  • Iñaki García, 100 bizkar
  • Mario Amantegi, 400 lau estiloak
  • Iñaki García, 200 bizkar
  • Iñaki García, 200 lau estiloak
  • Gizonezkoen 4x100 lau estiloetako errelebua
Zilarrak (10)
  • Gizonezkoen 4x100 libre errelebua
  • Gizonezkoen 4x200 libre errelebua
  • Iñaki García, 100 librea
  • Oihan Matute, 200 bular
Brontzeak (2)
  • Ibon Elola, 100 bizkar
  • Ibon Elola, 200 bizkar
Lortutako dominez gain, egindako markei esker, 26 marka pertsonal berri egitea lortu zuten gure gaztetxoek eta Espainiako Txapelketako gutxienekoei dagokionez, Iñaki Garcíak lehendik zituen 100 bizkar eta 50 librekoari, 200 bizkar probakoa batu zion, momentuz dituen gutxienekoak 3 direlarik. Horretaz gain, 100 librekoa 20 ehunekotara izan zuen. Ibon Elolak 6 marka ondu zituen, Iñaki Garcíak 3, Kimetz de la Cruz-ek 3, Mario Amantegik 7, Oihan Matutek 2 eta Itxaso Iparragirrek 5.

Iñaki Garcíaren kasuan, 200 estiloetan eta 200 bizkarrean egindako markak nabarmendu behar dira, lehen proba 2:28,11ekin eta bigarrena 2:20,58rekin 14 urteko klubeko errekor berriak baitira.

Erreleboen kasuan, gure mutilak podioan izan ziren hiru errelebotan. Horretaz gain, aurreko erregistroak asko hobetzea lortu zuten, eta estilo libreko 4x100 errelebuko Espainiako Txapelketarako gutxienekora asko hurbiltzea lortu dute.

Txapelketa amaierako sariketan, lortutako puntuen baturan Iñaki García laugarren izan zen, oso puntu gutxigatik podiotik kanpo geratuz eta mutilak orotara txapeldunorde izan ziren, guztien artean lortutako puntuen baturari esker.

Asteburu honetan Euskal Herriko Alebin Txapelketa ospatuko da Iruñako Anaitasuna kiroldegian. Han izango dira Iñaki, Mario, Oihan eta Ibon, banakako probetan zein errelebo-probetan lehiatzen. Ziur euren onena emango dutela denboraldiari amaiera ona emateko.

Animo guztioi!



Iruzkinak