Hiru hitzordu astebururako

23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~

Asteburu honetarako hiru hitzordu ditu gure taldeak.

Alde batetik Nahia Zudaire Cádiz-en izango da, Igeriketa Egokituko Kluben arteko Espainiako Txapelketan lehian. Bertan 100 eta 400 librean, lau estiloetako 200 metrokoan eta bular estiloko 100ekoan lehiatuko da.

Bestetik, alebin kategoriako Ibon Elola, Mario Amantegi, Oihan Matute eta Iñaki García Iruñan izango dira, Alebin mailako Euskal Herriko Txapelketan lehian. Txapelketa hau Anaitasuna kiroldegian izango da eta goizeko jardunaldiak 11:00tan hasiko dira eta arratsaldekoak berriz 17:0oetan.

Azkenik, taldeko 11 igerilari infantil, junior eta absolutu Azpeitian izango dira, Gipuzkoako Udako Txapelketan lehian. Txapelketak 10:00etan eta 16:30 izango ditu bere saioak, larunbat eta igande.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia





Iruzkinak