Lasarteko XXXII. Saria

23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~

Larunbat honetan, goizez eta arratsaldez, klubaren Saria ospatuko da, Lasarteko XXXII. Saria. Bertan, taldeko igerilari guztiek hartuko dute parte. Goizeko saioa 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa 16:00etan.

Goizean 2010 eta aurreko urteetan jaiotakoak lehiatuko dira eta hortik arratsaldeko finalak ezarriko dira. Arratsaldean aurre-benjaminen erakustaldia izango dugu eta finalak benjamin eta alebin probekin tartekatuko dira.

Nabarmentzekoa da klubak berdintasunaren eta inklusioaren alde egiten duen apustua, horregatik deitu diogu Pertsonen Saria. Sariko xehetasunak hemen kontsultatu ditzakezue: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lasarteko-saria

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia




Iruzkinak