Pozik gure neskak etxean, Gipuzkoako Udako Sarian

23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~
Bi zilar eta bi brontze, 10 marka pertsonal eta erreleboetako bigarren zein hirugarren postu bana Andoainen

Larunbatean, ekainaren 3an, VI. Gipuzkoa Open Sarian parte hartzeko aukerarik izan ez zuten taldekideak, Andoaingo Allurralde kiroldegian izan genituen Gipuzkoako Udako Sarian lehian. Bertan Amaiur Iparragirre, Alba Escribano, Irati Etxeberria, Mayi Gorostegui, Nora Miguelez, Laida Guerrero eta Ane Meyer izan ziren eta marka pertsonal mordoa ezartzeaz gain, podiumean egoteko aukera ere izan zuten gureek.

Lortutako marka pertsonalak honakoak izan ziren:
  • Amaiur Iparragirrek 200 libre proban 2:37.44ean utzi zuen bere erregistro berria.
  • Irati Etxeberriak bi probak hobetu zituen: 100 bular (1:37.56) eta lau estiloetako 200 metroak (2:59.15). Gainera, 100 bular probako 50 metroko pasean ere marka berria ezarri zuen (45.74).
  • Mayi Gorosteguik lau estiloetako 100 metroko proba hobetu zuen 1:24.71 eginez
  • Nora Miguelezek ere igeri egindako bi probak hobetu zituen: 200 libre (2:50.80) eta 50 tximeleta (42.38).
  • Laida Guerrerok erregistro berriak 50 librean (39.75), 100 bular proban (1:51.90) eta honen 50 bularreko pasean (52.74) ezarri zituen erregistro berriak.
Dominei dagokienean, infantil kategorian bakarrik banatu ziren eta denera lau izan ziren gure taldekideek lortutakoak. Amaiur Iparragirrek 200 libre proban hirugarren postua lortu zuen brontzezko domina kolkoratuz, Nora Miguelezek 50 tximeletan zilarrezko domina, Mayi Gorosteguik ere zilarra lau estiloetako 100 metrokoan eta Irati Etxeberriak brontzea lau estiloetako 200 metroko proban.

Azkenik, aipatzekoak dira kategoria honetako erreleboetan lortutako emaitzak: libre erako 4x50 metroko erreleboan bigarren postua lortu zuten gure neskek (Mayi Gorostegui, Amaiur Iparragirre, Ane Meyer eta Irati Etxeberria) eta distantzia berean baina lau estiloetako erreleboan berriz, hirugarren postua (Mayi Gorostegui, Nora Miguelez, Irati Etxeberria eta Amaiur Iparragirre).

Asteburu honetan zita berezia izango dugu taldekide guztiek Lasarten; Larunbatean Lasarteko XXXII. Sarian parte hartzen izango ditugu, Lasarte-Oriako "Maialen Chourraut" Udal Kiroldegian. Goizean kanporaketa serieak izango dira eta arratsaldean berriz, finalak. Etxean antolatutako txapelketa izanda, badakigu gogoz arituko direla!

Zorionak denoi lortutakao emaitzengatik!! BRNPWR!!

Iruzkinak