Gustora gureak Azpeitian, Udako Gipuzkoako Txapelketan

23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~
Aurreko asteburuan, ekainaren 24 eta 25ean, taldeko infantil, junior eta absolutuak Azpeitian izan ziren, Gipuzkoako Udako Txapelketan lehian. Gure taldekoen parte-hartzea handia izan da, 10 igerilari izan ditugularik eta gustura gaude emaitzekin; izan ere, marka hobekuntza eta domina ezberdinekin itzuli dira etxera. Honakoak izan ziren Azpeitira bertaratutako igerilariak:Ane Meyer, Nora Miguelez, Amaiur Iparragirre, Irati Etxeberria eta Mayi Gorostegui infantiletan; eta Miren Sarobe, Izaro Audikana, Saioa Elola, Garazi Etxeberria eta June Lopez junior mailan. Gainera, gehiengoek denboraldia amaitu dute jada, beraz, orain oporrez gozatzeko momentua iritsi zaie!

Igeri egindako proba guztien artean, 7 hauek izan ziren marka pertsonalak: 
  • Amaiur Iparragirrek 400 libre proban (4:36.84).
  • Irati Etxeberriak tximeleta erako 50 metroetan (34.49).
  • Mayi Gorosteguik 4 estiloetako 200 metrokoan (2:58.30)
  • Miren Sarobek 100 bizkar proban (1:13.03).
  • Saioa Elolak 200 librean (2:26.61).
  • Garazi Etxeberriak 100 bizkar proban (1:08.20).
  • June Lópezek 50 bizkar proban (33.99).
Dominei begira, sorta polita eraman zuten gureetako batzuk etxera. 2 urreak junior mailan Garazi Etxeberriak etxeratu zituen, lau estiloetako eta bizkar erako 100 metroko probetan. Zilar bakarra June López-ek 200 bizkar proban lortu zuen, honek ere junior mailan. Brontzeak berriz, 8 izan ziren; Garazi Etxeberriak 100 lau estiloak proban, absolutu mailan eta junior mailako bi errelebo (nesken 4x100 libre eta lau estiloetako 4x100 errelebuan, June López, Garazi Etxeberria, Miren Sarobe eta Saioa Elolak osatuak biak).

Gehienentzat lehiaketa hau izan da denboraldiko azkena; beraz, merezitako oporrak hartu dituzte jada datorren denboraldira arte. Hurrengo asteburuan Infantil, Junior eta Absolutuen Euskal Herriko Udako Txapelketa ospatuko da Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan eta bertan izango ditugu Garazi Etxeberria, June Lopez eta Miren Sarobe.

Zorionak guztioi egindako lanagatik! Amaitu duzuenok opor onak pasa ditzazuela eta lehiatzen jarraitzen duzuenoi animo asko, gutxi geratzen da eta!


Iruzkinak