Ibon Elola eta Iñaki García Madrilen, Alebin mailako Espainiakoan lehian

23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~

Uztailaren 13tik 16ra bitartean Ibon Elola eta Iñaki Garcia taldekideak Madrilgo M86 igerilekuetan arituko dira Espainiako X. Alebin mailako Txapelketan. Ibon Elola 50 librean lehiatuko da eta Iñaki García aldiz, 50 librean eta bizkar estiloko 100 eta 200 metroetan.

Meritu handikoa da txapelketa honetarako sailkatu izana eta biek euren lehen esperientzia izango dute maila honetako lehiaketa batean. Horretaz gain, igerileku luzean lehiatzen diren lehen aldia izango da bientzat. Zorte on bioi eta animorik haundienak!

Zuzenekoak

Osteguna / Ostirala / Larunbata / Igandea


Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia




Iruzkinak