Marka pertsonal batekin, taldeko errekor batekin eta esperientzia gehiago hartuta itzuli da Garazi Malagatik

23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Master Igeriketa Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~
Pasa den astean, uztailaren 25etik 29ra bitarte, Garazi Etxeberria taldekidea Malagan izan da, Udako Espainiako Junior mailako Txapelketan lehian. Lehiaketa 26tik 30era bitarte izan zen baina Garazi hiru egunetan lehiatu da: 26an, asteazkena, 50 bizkar proban, hurrengo egunean 50 librean eta larunbatean, uztailaren 29an, 100 librean.
Oso ondo hasi zuen Garazik txapelketa asteazken goizean 50 bizkar probarekin. Kronoa 32.79-an geratu zuen, bere igerileku luzeko erregistro onena lortuz eta junior mailan 28. postua eskuratuz. Estilo honetan lehiatzera ohituta ez dagoenez, zailtasunak izan zituen batez ere irteerako erreakzioan, baina hala ere oso pozik egoteko moduko marka lortu zuen.

Bigarren proba hurrengo egunean izan zuen: 50 librea. Denboraldi honetan bere marka pertsonaletik oso gertu hainbat kasutan egin du igeri eta helburua marka hori hobetzea zen. Azkenean, 28.03 denborarekin, aurretik zuen erregistroa berdindu zuen eta emaitza amorru pixka batekin hartu bazuen ere pozteko modukoa da; izan ere, igerileku luzeko taldeko 17 urteko errekorra ezartzea lortu zuen. Proba honetan junior mailan 16. izan zen, 50 bizkarreko postua nabarmen hobetuz.

Ostiralean atseden hartu eta pixka bat entrenatzeko aprobetxatu ondoren, larunbatean 100 libre proban lehiatu zen. Denboraldiko bigarren zatia zaila egin zaio Garaziri proba honekin eta ustez konfiantza eta lasaitasun gehiagorekin zegoen arren, ez zuen lortu hainbat aspektu tekniko zaindu eta bere helburua lortzea. Azkenean, pare bat aste lehenago Gasteizen egindako denboraren antzekoa egin zuen (1:01.79); pena pixka batekin bai baina, aldi berean, pozik bukatu zuen txapelketa, horrekin batera udako oporrei hasiera eman baitzien.

Bere parte-hartzeaz gain, Txapelketa honetan egon den maila altua bizitzeko aukera izan du; izan ere, arratsaldetan izaten ziren finalak ikustera joaten zen eta erregistro paregabeak egin zituzten igerilariek, batez ere junior mailan (bere maila eta adineko gazteak). Orain atseden hartu eta ondo merezitako opor hauek gozatzeko unea iritsi zaio Garaziri, hurrengo urterako indarrak hartu eta berriro ere gogotsu hasteko!

Zorionak egindako denboraldi eta txapelketagatik Garazi!

Iruzkinak