Amaitu da itsas-zeharkaldien denboraldia!

23/24 izen ematea zabalik
- Master Igeriketa Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~
Ez dira geldirik egon Master taldeko igerilariak eta horren erakusle dira abuztua erdialdetik hona egin dituzten beste hainbat itsas-zeharkaldi! Ligako azken hiru probak geratzen ziren eta bertan izan ditugu hainbat taldekide, itsasoan lehiatzeaz gain, momentu paregabeak igaroz. 

Abuztuaren 15ean, Paseo Berriko Igerialdian izan ziren Igor Amantegi eta Laura Igea. Proba honetan Donostiako Zurriola hondartzatik Kontxako hondartzara dauden 2900m-ak burutu behar izaten dira, Paseo Berrian zehar. Horretarako, Igor Amantegik 45 minutu eta 26 segundu behar izan zituen, bere kategoriako 23. postua eskuratuz eta Laura berriz, podiumean izan genuen, 49:39 denborarekin bere kategoriako hirugarren postua eskuratu zuelarik. Aupa bikote!
Abuztuko azken igandean, 27an, Asier Gorostegi, June López, Igor Amantegi eta Itsaso Tolosa berriro ere elkarrekin izan ziren Donostian, Irlako Igeriketa Zeharkaldian. Proba honetan 3km-ko distantzia burutzen da Santa Klara uharteari bira emanez baina, kasu honetan, meteorologiak ez duen batere lagundu; izan ere, euria, haizea, itsaso oso zakarra eta ia 2 metrorainoko olatuak izan ziren eta ondorioz, distantzia berbera baina badian zehar burutu behar izan zuten parte-hartzaileek. June bere kategoriako hirugarren helmugaratu zen 48:54 denborarekin, garaikur bat etxeratuz eta Itsaso bi postu beranduago iritsi zen, distantzia hori 50 minutu eta 34 segundutan osatuz. Igorrek berriz, 56:44-ko marka egin zuen, master+ kategorian 25. postua eskuratuz eta Asierrek 1:01:39-rekin, bere mailako 16. postu txukuna eskuratu zuen. Zorionak denei!
Azkenik, pasa den larunbatean, irailaren 9an, Kontxa Badiako Igerialdia ospatu zen eta bertan taldeko 6 parte-hartzaile izan genituen: Asier Gorostegi, Garazi Etxeberria, Igor Amantegi, Itsaso Tolosa, Laura Igea eta Manu Santos. Hauek 2220 metro osatu behar izan zituzten badia osoan zehar igerian eta maila txukuna dutela erakutsi zuten denek. Itsasok senior mailan 6. postua eskuratu zuen 31:53 denborarekin eta garazik, minutu bat baino gutxiagora iritsita, 8. postua. Ondoren, Igor iritsi zen 35:08 denborarekin (master+ kategoriako 23. postuan), Asierrek master kategoriako 17. postua eskuratu zuen 37:58 denborarekin, Laura Igeak 38 minutu eta 12 segundu behar izan zituen distantzia osatzeko (emakumezkoen master+ kategorian 9. postua eskuratuz), eta, azkenik, manuk 43 minutu eta 12 segunduko proba egin zuen, denboraldiari amaiera emateko.

Esan bezala, hiru proba hauekin itsas-zeharkaldien denboraldia amaitu da eta honekin batera, Gipuzkoako Ur Irekien Ligako sailkapenak argitaratuta daude Gipuzkoako Igeriketa Federazioko webgunean. Alde honetatik Laura Igea aipatu behar dugu, udan eginiko probei esker bere kategoriako bigarren sailkatu baita, 397 punturekin. Honez gain, gure taldearekin lizentzia duen Juan Vicente Martín-ek ere podiumean egotea lortu du, 400 punturekin beterano 2 kategoriako lehen postuan sailkatuta. Azken bi hauek urriaren 11ean, asteazkena, arratsaldeko 18:00tan Donostiako Kirol Etxean ospatuko den GIF-aren Galan jasoko dute merezitako saria.

Zorionak guztioi egindako denboraldiagatik eta ea ikasturte honetan berriro elkar ikusten dugun! Bide batez, izen ematea zabalik dagoela eta denboraldi berria urriaren 2an hasiko dugula gogorarazten dizuegu. BRNPWR!


Iruzkinak