Denboraldi berria martxan eta izen ematea zabalik

23/24 izen ematea zabalik
- Master Igeriketa Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~

BURUNTZALDEA IKT-k 2023/2024 denboraldia hasi du jada eta izen ematea oraindik ere zabalik dela jakinarazten du, inork hala nahi badu, denboraldi berrian gurekin batera parte hartu dezan.

Zure haurrak igeriketa taldeko partaide izan nahi badu, oraintxe du aukera! 
Busti gurekin!

2023/2024 DENBORALDIA IRAILAREN 18KO ASTEAN HASI DA, BAKOITZA BERE ENTRENAMENDUKO EGUN ETA ORDUETAN

Izena eman dezaketen haurrik gazteenak 2016koak dira Lasarte-Orian (2017 itxita daukagu jada) eta 2015ekoak Andoainen.

Irailaren 30era arteko izen emateek ez dute alta kuotarik izango igeriketa eskolar eta federatuan ez eta parte-hartze igeriketan. Urriaren 1etik aurrera atal hauetan jasotako izen emateek 28 euroko alta kuota bat izango dute baina jarduera gabeko hilabeteen kuotaren egokitzapena izango dute.


Informazio guztia gure webgunean aurkituko duzu: https://www.buruntzaldeaikt.eus/





Iruzkinak