23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Master Igeriketa Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Master Igeriketa Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~
Aurreko urtean berreskuratu genuen bezala, irailaren 4, 5 eta 6an Zuhatzan izan dira gure taldekideak, denboraldi hasierako irteeran. Hernani K.E-ko beste hainbat partaiderekin batera izan dira eta denera 24 haur eta gaztek hartu dute parte, elkarren artean ezagutu eta harremanak sendotuz, hiru egun paregabe pasaz.
Astelehen goizean abiatu ziren, norberak bere herrian autobusa hartuta eta behin bakoitza bere etxoletan kokatua, indarrak hartzeko bazkari eder bat hartu eta arratsaldean denak elkarrekin piraguan aritu ziren, barre algara ederrak botaz. Ondoren, meriendatu eta oraindik eguraldi ona zegoenez, beisbolean aritu ziren, ekaitza hasi eta dutxarako momentua iritsi zen arte. Afaldu ondoren, gaueko jolasekin amaitu genuen lehen eguna, jada denon artean pixkanaka ezagutzen hasita.
Astearte goiza berriz, frontoian igaro genuen jolas ezberdinak egiten, palan ibiliz… Bazkaldu ondoren berriz, batzuk etxoletan deskantsatzen geratzea aukeratu zuten bitartean, besteak “Altxorraren bila” moduko batean aritu ziren, irlari buelta ematen dion zirkuituan barrena; ederki aritu ziren gaztetxoenak! Meriendatu ondoren, gaztetxoenak Pedaló-an irlari itzuli oso bat eman zioten eta beste guztiek wind surf eta surf-a egite aukera izan zuten. Denbora libre pixka bat bainu eremuan aprobetxatu ondoren, dutxa on bat hartu, afariarekin egun osoan xahututako energia berreskuratu eta eguraldi ederra zegoela aprobexatuz, “Zurrupalurra” jokoan arituz eman zioten amaiera egunari.
Asteazkena izan zen azken eguna; gosaldu, maletak prestatu eta etxera buelta egin zuten gureek, bai Hernaniko igerilariekin eta baita taldeko beste igerilariekin harreman sendoago bat sortuta!
Egun hauetan irlako begiraleekin egindako edota denbora librean burututako ekintzetan ondo pasatzeaz gain, taldean eta elkarlanean egin dute dena: etxoletan taldekatuta lo egin, otorduetarako mahaiak prestatu, ondoren dena jaso eta garbitu… honek ere talde izaera sendotzen duela uste dugu eta askorentzat ikaskuntza berria izan da zeregin horietan parte hartzea.
Hau horrela, entrenatzaileen ustez esperientzia polita eta aberasarria izan da inguru paregabe honetan igarotakoa eta haurrentzat ere halakoa izan dela espero dugu. Ea urtez-urte taldekide gehiago animatzen zaizkigun egun eder hauetan parte hartzera. Astelehenean jada igerilekura bueltatzea tokatzen da; beraz, bertan ikusiko dugu elkar. BRNPWR!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina