Neguko Ligaren hasiera, larunbat honetan Majorin


Gure igerilari infantil, junior eta absolutuek denboraldiko lehen hitzordua izango dute asteburu honetan.

Infantil, junior eta absolutuen taldea Ordiziako Majori kiroldegian izango da, Neguko Ligako 1. jardunaldian lehian. Jardunaldi hau arratsaldeko 15:00etatik aurrera hasiko da.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!



Iruzkinak