Pasa den larunbatean, Buruntzaldea IKT-ko gaztetxoek jardunaldiei hasiera eman zieten ligako lehenengo saioarekin. 2015ean, 2014an eta 2013an jaiotako haurrentzat euren lehen jardunaldia izan zen. Jardunaldi honetan, Lasarte-Orian eta Andoainen entrenatzen duten haurrek elkarrekin egoteko denboraldiko lehen aukera izan zuten eta alde horretatik txapelketa berezia izan zen baita ere. Txapelketa Andoaingo Allurralden izan zen eta guztira adin tarte honetako Buruntzaldea IKT-ko 10 haur izan ziren parte-hartzen. Guztiak oso txukun aritu ziren.
2015ean eta 2014an jaiotako haurrek estilo libreko 50 metrokoa eta bizkar estiloko 6x25 errelebu mistoa izan zituzten, beraientzat lehenengoa zen txapelketa honetan. Guztira adin tarte honetako 10 haur aritu ziren Andoainen. Lehen txapelketa izanik, guztiak urduri zeuden arren, oso txukun aritu ziren denak, bi estiloetan ederki moldatuz. Pablo Alonso, Aner Ibarguren, Uxue Apeztegia, Leire López, Arane Erro, Oier Pérez, Oier Azpiazu, Oihane Lerones eta June Lasarte izan ziren adin tarte honetan jardun zuten taldekideak. Bederatzi hauek 50 librean aritu ostean, errelebuko bi talde osatu zituzten. Bata Pablo Alonsok, Aner Ibargurenek, Uxue Apeztegiak, Leire López-ek, Arane Errok eta Oier Pérez-ek osatu zuten eta bestea aldiz, bigarren errelebu taldea osatzeko gai ez ginela eta, Igartza taldeko hiru neskekin batera Oier Azpiazuk, Oihane Lerones-ek eta June Lasartek osatu zuten. Aupa zuek!
Txikienen ondoren B kategoriako benjaminak aritu ziren. Igerilari hauek 50 bizkar proban eta 100 edo 200 metro librean aritzeko aukera zuten. Guztira, 2013 neska-mutilak barneratzen dituen multzo honetan, gure taldeko 4 haur aritu ziren: Fátima R. Landero, Kerman Miguel, Urko Azpiazu eta Juan Esteban Muñoz. Bizkar estiloko 50ekoan eta 100 librean aritu ziren laurak. Bai Urkok eta baita Kermanek ere urte batzuk daramatzate igeriketan eta igeri egiteko modu sendoagoa dute eta horrek bi probatan segurtasun eta konfidantza gehiagorekin jardutea ahalbidetzen die. Hori ederki nabaritu zen bi probatan. Fátimarentzat eta Juan Estebanentzat euren lehen urtea izanik lehen jardunadia izan zuten hau eta euren probei oso modu egoki eta txukunean egin zieten aurre. Laurak benetan ondo aritu ziren, proba guztietan ondo igeri egiten ikusi genituelarik.
Adin hauetan, estiloak ikasi eta menperatzeari eta arautegia barneratzeari ematen diogu garrantzia gehien eta denek lan bikaina egin zutela esan behar dugu. Aurreko asteetan egindako lana bikain azaleratzen jakin izan zuten, benetan txukun eta lasai igeri eginez, arautegien eta jardunaldiaren funtzionamenduari buruzko pausoak ederki maneiatuz eta proba benetan txukunak eginez.
Ez genuke gure kronika jardunaldia aurrera ateratzen lagundu zuten klubeko guraso eta lagunei eskerrak eman gabe. Mila esker Ane Etxebeste, Amalur Yubero, Mikel Pérez, Ainhoa Cencillo, Aitor Barcina, Javier Miguel, Nati Lojo, Unai Barcina eta Itsaso Tolosa, zuen laguntzarik gabe ezingo genukeen jardunaldia burutu!
Segi horrela!! Aupa zuek!! BRNPWR!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina