Alebin taldeak bere lehiaketa denboraldiari hasiera eman zion joan den larunbatean Lasarte-Oriako M. Chourraut igerilekuan ospatu zen Alebin Ligako 1. jardunaldiarekin. Jardunaldi hau gure taldeak antolatu zuen GIFeko epaileen laguntzarekin.
Gure klubeko honako bederatzi kideak izan ziren lehian: June Apeztegia, Aiala Erro, Aizpea Barcina, Aitor Ormazabal, Ariel Sandoval eta Lier Garmendia 2012ko haurren artean eta Itxaso Iparragirre, Liher Albizu eta Ander Martinez 2011n jaiotakoen artean. Guztiek lehen jardunaldi oso ona egin zuten.
Gehienek proba-programa bera izan zuten; lau estiloetako banakako 200 metroak hasteko eta 100 libre proba ondoren. Hasiberriak izanagatik Ariel eta Lier 50 bizkar proban lehiatu ziren, ararutegiaren inguruko lehen ezagutzak aplikatzeko euren lehen jardun moduan.
Orokorrean gustura irten ginen jardunalditik. gure haurrek ligari hasiera proba sendo batekin eman zioten eta modu egokian egin zioten aurre. Lau estiloetan igeri egoki eginez eta arautegiaren inguruko guztia ondo errespetatuz aritu zien eta horretaz gain, esfortzu potoloa egin zuten proba bera egin zuten moduan gainditzeko. Estilo libreko 100 metrokoan ere gogotsu aritu ziren gureak, logikoa den bezela, lau estiloetako 200 metrokoaren nekea nabaria zen arren.
Saioa amaitzeko, gizonezkoen estilo libreko 4x200 errelebua izan genuen eta bertan lehiatu ziren Ander, Liher eta Aitor Hernani KEko Jurdan-ekin batera, arratsaldeko saio sendoa modu ederrean biribiltzeko.
Kronikari amaiera eman aurretik, jardunaldian laguntzen izan ziren bolondresei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, euren laguntzarik gabe jardunaldia burutzerik ez genuke izango eta. Mila esker Aitziber Martiarena, Gorka Matute, Emaitz Albizu, Ane Etxebeste, Aitor Barcina, Edu Ormazabal, Asier Gorostegi, Itsaso Tolosa eta Gorka Olaizola!
Hurrengo jardunaldia Andoainen izango da alebin taldearentzat, eta 200 librea, 100 bular proba eta emakumezkoen estilo libreko 4x100 errelebua izango dira proba egitarauko betebeharrak. Hasiberriek 50 librea izango dute. Jardunaldi hau ere gure taldeak antolatuko du eta hemen ere laguntza beharko dugu saioa aurrera eramateko.
Ildo beretik jarraitu Ekipo! BrnPwr!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina