XLI Gabonetako Igeriketako Nazioarteko Saria, ostiral honetan Ordizian


Urtero bezala, abenduaren 29an Nazioarteko Igeriketa Txapelketa ospatzen da berriro ere. Aurten igerileku laburrean izango da txapelketa, beraz, Ordiziako Majorin izango da. Txapelketan maila handiko nazioarteko igerilariak elkartuko dira eta gure igerilariek nazioarteko igeriketako erreferentzia handi hauekin batera lehiatzeko aukera izango dute.

Gure klubetik Garazi Etxeberria 50 librean, 50 bizkar proban eta 100 librean lehiatuko da, Miren Sarobe 50 eta 100 librean eta June López 100 bizkar proban lehiatuko dira. Txapelketak kanporaketa saioak izango ditu goizez (10:00etatik aurrera) eta finalak arratsaldez (18:30etatik aurrera).

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Zorte on neskak!



Iruzkinak