Benjaminak ederki aritu ziren Ordizian

Pasa den larunbatean, gure taldeko txikienek euren Test/Ligari jarraipena eman zioten bigarren jardunaldiarekin. Bigarren jardunaldi hau Ordizian ospatu genuen, Majori udal igerilekuan eta bertan, gure taldetik, adin tarte honetako 14 haur aritu ziren.


Lehen urtekoen "Benjaminak A" kategorian, 2015 eta 2014ko haurrek 50 edo 100 metro bizkar estiloko proba izan zuten. Haur hauentzat garrantzitsuena arautegiaren inguruko ezagutza eta estiloen ikaskuntza izanik denak primeran aritu zirela esan behar dugu. Gureak 50 metrokoan aritu ziren guztiak eta igerian oso txukun eta lasaitasunez igeri egiteaz gan arautegiak ondo betez aritu ziren guztiak eta beraz, primeran. Haur hauek estilo libreko 6x25 errelebu mistoarekin amaitu zuten saioa. Zorionak egindako jardunaldiagatik Uxue Apeztegia, Arane Erro, Malen Diez, Aner Ibarguren, Leire López, Oier Pérez, Oier Azpiazu, June Labaka, Nora Becerra eta Arhane Lizeaga.

"Benjaminak B" kategorian, 2013ko neska-mutilek 50 bular eta 100 edo 200 bizkar probak izan zituzten. Urduritasunak sorturiko gora-beheraren alde batera utzita, kategoria honetako gure haurrak ere txukun aritu ziren eta maila ona hartzen ari direla erakutsi zuten. Bular estiloko 50 metrokoan denak aritu ziren eta baita bizkar estiloko 100 metrokoan ere. Juan Esteban Muñoz, Irai Jauregi, Kerman Miguel eta Urko Azpiazu izan ziren adin tarte honetako taldeko lau igerilariak. Haur hauek 4x50 estilo libreko errelebua ere izan zuten saioa amaitzeko.

Orokorrean, adin tarte hauetan, lehiaketa emaitzak baino gehiago arautegiaren inguruko ezagutza eta arauen betetzea zein igeri egiteko modu egokia dira garrantzia gehien ematen diogun arloak eta zentzu horretan bizkar estiloko biraketan zuzenketaren bat egin beharra dugula ikusi genuen eta baita bular estiloko ikaskuntzan aurrera egiten jarraitu behar dugula ere.

Horretaz gain, urduri egon ziren arren, guztiek jarrera bikaina erakutsi zuten jardunaldi osoan zehar, euren erronkei aurre eginez, ikasitakoa aplikatuz eta talde giro alaia mantenduz. Hurrengo jardunaldia otsailaren 24an izango dute adin hauetako haurrek, KZL/Test 3. jardunaldian, Hernaniko Udal Kiroldegian.

Aupa Buruntxikiak!!



Iruzkinak