Hitzordu bikoitza asteburu honetan


Hitzordu bikoitza astebururako:

Batetik, junior eta absolutuak Euskal Herriko Junior eta Absolutu malako Neguko Txapelketan lehiatuko dira, Iruñako Ciudad Amaya kiroldegian. Saioak 10:00etan eta 16:00etan hasiko dira, larunbat eta igandean. Proben programa ia osoa izango dute lau saioetan zehar, eta igerilari bakoitza hiruzpalau probatan lehiatuko da. Sailkatutako igerilariak honakoak dira: Garazi Etxeberrria, Miren Sarobe, Iker Gorostegui eta Iñaki García.

Bestetik, alebinen taldea igandean izango du hitzordua, Azpeitiako udal kiroldegian. Bertan Teknifikazio Sarian lehiatuko dira zenbait taldekide, goiz eta arratsalde. Goizeko saioa 10:30etan hasiko da eta arratsaldekoa aldiz 16:30etan. Igerilariek saioko proba bana izango dute eta, mutilen kasuan, saio bakoitzean errelebuko proba bana ere bai. Sailkatuak honakoak dira: Itxaso Iparragirre, Oier Jauregi, Lier Albizu, Ander Martinez eta Aitor Ormazabal.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!



Iruzkinak