Jardunaldi ona benjaminek Hernanin


Pasa den larunbatean, gure taldeko txikienek euren Test/KZL Ligari jarraipena eman zioten hirugarren jardunaldiarekin. Hirugarren jardunaldi hau Hernanin ospatu genuen, udal kiroldegian eta bertan, gure taldetik, adin tarte honetako 12 haur aritu ziren.

Jardunaldi osoa benjamin kategoriakoa izanik, 2015eko eta 2014ko haurrek, bular estiloko 50 metroko proba izan zuten. Haur hauentzat garrantzitsuena arautegiaren inguruko ezagutza eta estiloen ikaskuntza izanik denak primeran aritu zirela esan behar dugu. Adin tarte honetan aritu ziren gure taldeko haurrak Oier Pérez, Aner Ibarguren, Oier Azpiazu, Pablo Alonso, Nora Becerra, Leire López, Arane Erro eta Uxue Apeztegia izan ziren.

Benjamin kategorian baita ere, baina helduxeagoetan, 2013ko neska-mutilek 50 librea eta 100 bular bular probak izan zituzten. Hauek ere primeran aritu ziren, logikoa den bezala, txikienak baino segurtasun eta ezagutza handiagoarekin. Adin tarte honetan aritu ziren Kerman Miguel, Irai Jauregi, Urko Azpiazu eta Juan Esteban Muñoz.

Jardunaldi honetan, normalean guztientzat ikasteko zailenak diren aldi bereko estiloetan egin behar izan zituzten probak, bular estiloan banakako probatan eta tximeleta eran errelebuan. Alde horretatik, jardunaldi zaila izan zen. Tximeleta erako errelebuak azkenean bota ez bagenituen ere, bular estiloko banakako probatan zuten denek arreta jarrita, koordinazio orokorra modu egokian mantentzeaz eta arautegia betetzeaz gain, ostikada egiteko modu egokia zaintzean bereziki. Logikoa den bezala, oraindik ere ikasten jarraitu behar duten arren, bikain aritu ziren denak.

Hurrengo jardunaldian probak alderanztuko dira: errelebua bular proba izango da eta banakako proba tximeletan, beraz, estilo hauetan lan egiten jarraituko dugu, gure haurrek igeri egiteko bi modu hauek barneratu ahal izan dezaten.

Aupa Buruntxikiak!!


Iruzkinak