Nahia Bartzelonan lehiatuko da asteburuan


Asteburu honetan Nahia Zudaire Bartzelonan-en izango da AXA Ligako 1. jardunaldia izango den 9º Trofeo Internacional de Natación Adaptada - Gran Premi Diputació de Barcelona txapelketan. Nahia larunbat eta igande lehiatuko da, goizez kanporaketak lehiatuko dira eta arratsaldez berriz, finalak. Lehiaketa honetan burutuko dituen probak hauek izango dira: 50, 200 eta 400 librea eta 50 bular proba.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Animorik eta zorterik onena Nahia!!


Iruzkinak