Oso gustura aritu ziren gure infantilak Andoainen

Bi urre eta bost zilar, 11 marka pertsonal eta Gipuzkoako Udako Txapelketarako gutxieneko berri batekin itzuli ziren etxera
Larunbatean, martxoaren 9an, Gipuzkoako Neguko Saria ospatu zen Andoaingo Allurralde kiroldegian eta bertan izan genituen lehian Ane Meyer, Laida Guerrero, Nille Becerra, Kimetz de la Cruz eta Lucía Rey taldekideak. Denek lortu zuten igeri egindako proba guztietan haien markak hobetzea eta horrez gain, podiumean ere izan genituen gureak.

Lortutako marka pertsonalak honakoak izan ziren:
  • Ane Meyer-ek lau estiloetako 100 metroetan (1:31.47) eta 50 librean (33.55)
  • Laida Guerrerok 50 bular (49.76) eta 100 librean (1:24.94).
  • Nille Becerrak lau estiloetako 100 metroetan (1:29.69), 100 librean (1:17.79) eta proba horretako 50 metroetako pasean (35.06).
  • Kimetz de la Cruz-ek 50 bizkar (33.60) eta estilo bereko 100 metroetan (1:10.82). 
  • Lucía Rey-k 50 bizkar (43.41) eta libre erako 50 metroetan (37.25).
Dominei dagokienean, infantil kategorian bakarrik banatu ziren eta denera zazpi izan ziren gure taldekideek lortutakoak. Ane Meyer-ek urrea eskuratu zuen 50 librean egindako denborarekin, Kimetzek bizkar erako 100 metroko proban zilarra eta 50 metrokoa urrea kolkoratu zituen eta hurrengo lauak, lau neskek osatutako libre erako 4x50 erreleboan lortu zuten, bigarren kajoira igota zilarra lortuz.

Azkenik, aipatzekoa da Kimetzek 50 bizkar proban lortutako Gipuzkoako Udako Txapelketarako gutxienekoa eta horrez gain, 100 metroetan Euskal Herriko gutxienekotik segundu eskasera geratu izana.

Zorionak denoi lortutakao emaitzengatik!! BRNPWR

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu txapelketa aurrera ateratzen lagundu ziguten bolondres guztiei. Mila esker Gorka Matute, Ainhoa Cencillo, Saioa Elola, Garazi Etxeberria, Miren Sarobe, Ana Bravo, Maxi Meyer, Alba Escribano eta Borja Apeztegia; zuen prestutasunik gabe ezingo genuke Saria aurrera eraman! 



Iruzkinak