Arazo fisikoak izanda ere, bi marka pertsonal Terrassan, Infantil mailako Espainiako Txapelketan
Pasa den hilaren 14tik 16ra bitartean, gure taldeko Iñaki García Terrassan izan da, Infantil mailako Espainiako XLIII. Txapelketan lehian. Iñakik 50 librean, 100 bizkar proban eta distantzia bereko libre eran lehiatu da eta astelehenetik osasun arazoekin ibili bada ere, horiei aurre egin eta bikain lehiatu da
Ostegunean izan zuen lehen proban, 50 librean, 22. postua eskuratu zuen egindako 26.11 denborarekin; eta aldi berean, igeri leku luzeko marka pertsonala ere egin zuen. Lehen 20 sailkatuak finalerako txartela eskuratzen zutenez, penarekin geratu ginen, ustez, arratsaldean finalean igeri eginda marka hobetzeko aukera izango zuela uste genuelako, baina hala ere oso gustura geratu zen egindako lanarekin.
Ostiralean berriz, beldur gehien ematen zion proba izan zuen, 100 bizkar proba. Oso urdurituta atera zen igeri egitera eta osasun fisiko arazo batengatik, ezin izan zion nahi bezala aurre egin probari; baina hala ere, 1:06.11 denborarekin, 27. postuan bukatu zuen.
Bukatzeko, larubatean 100 libre proba izan zuen eta beste marka pertsonal bat ezarri zuen, kronoa 57.07-an geratuta, lehiaketa honi amaiera on bat emanez.
Iñaki asteburu honetan Hernanin izango da gainerako taldekideekin batera, Udaberriko Sarian lehian eta ondoren, denek, ondo merezitako atsedena izango dute, oporraldiaz gozatu eta udako denboraldi zatiari gogotsu ekiteko indarrak hartuko dituzte.
Zorionak egindako txapelketagatik Iñaki!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina