Funchalen jokatzen ari den Europako Txapelketan Nahiak bere azken domina kolkoratu du larunbateko azken jardunaldian. Kasu honetan errelebo proba batean izan da, estilo libreko 34 puntuko 4x100 errelebo mistoan. Errelebo proba honetan I帽igo Llopis, Ariel Enrique Schrenck, Sarai Gasc贸n eta Nahia bera izan dira lehian eta laugarren postan 1:09,84 egin du Nahiak, taldeak 4:11,87rekin 3. postuan amaitu duelarik.
Modu honetan hiru dominarekin eman dio amaiera Nahiak Europako Txapelketari, zilarra 400 librean lortuta eta bi brontze kolkoratuta: bular estiloko 100 metrokoan eta 4x100 libre errelebo mistoan. Zalantzarik gabe, hitzordu handirako bere burua prest duela garbi utzi du Nahiak.
Zorionak egindako txapelketagatik Nahia!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina