Euskadiko 41. Eskolarteko Kirol Jokoak, larunbatean

Taldeko zenbait igerilari Galdakaoko Urretan izango dira larunbat goiz eta arratsaldean, Euskadiko Eskolarteko 41. Kirol Jokoetan lehian. Txapelketa honetan Gipuzkoako taldea ordezkatuz arituko dira 4 taldekide: Itxaso Iparragirre, Oier Jauregi, Ander Martínez eta Liher Albizu. 

Itxaso eta Oier goiz eta arratsalde lehiatuko dira 200 bizkar eta lau estiloetako 100 metrokoan. Ander eta Liher berriz, goizez, bular estiloko 100 metrokoan. Saioak 10:00etan eta 16:30etan hasiko dira.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Zorterik haundiena denoi! BRNPWR!



Iruzkinak