Asteburu bikaina izan dute alebin eta infantilek Tolosan.


12 urre, 7 zilar, 10 brontze, taldeko 9 errekor berri, 5 gutxieneko berri eta zenbaezinak diren beste marka pertsonal mordoa Tolosan ospatutako Alebin eta Infantil mailako Gipuzkoako Txapelketan. Oihan Matutek Estatu Mailako Txapelketarako sailkapena lortu zuen 400 librean.

Pasa den asteburuan, Gipuzkoako Alebin eta Infantil Mailako Txapelketa ospatu zen Tolosan. Lehiaketan gure klubeko 15 kide aritu ziren: Izaro Bautista, Aitor Ormazabal, June Apeztegia, Oier Jauregi, Itxaso Iparragirre, Nora Miguélez, Ane Meyer, Amaiur Iparragirre, Irati Etxeberria, Mayi Gorostegui, Iñaki García, Kimetz de la Cruz, Mario Amantegi, Ibon Elola eta Oihan Matute.

Denek lortu zuten aurreko erregistroak hobetzea edo haietatik gertu egotea, adin hauetan normala den bezala; baina horretaz gain, ondo lehiatzen jakin zutela ere esan behar dugu, proba bakoitzean ahalik eta gehien saiatuz eta, batez ere infantil batzuen kasuan, proba kopuru handi bat burutuz, banakako probaz gain, erreleboei ere aurre egin behar izan baitzieten.

Alebinen kasuan, oso txapelketa gutxi izan dituzte asteburu osoan zehar lehiatu beharrekoak eta hauen lana ere goraipatu nahi dugu, oso jarrera onarekin eta gogotsu egin baitzieten aurre proba guztiei.

Egindako probei dagokienez, klubeko kide askok lortu zuten podiumera igotzea Txapelketan zehar, eta denen artean 29 domina lortu zituzten, honela banatuta:

Urreak (12)
  • Oihan Matute: 100 lau estiloak (bai 15 urtekoen artean eta baita infantil kategorian ere)
  • Iñaki García: 50 bular eta 50, 100 eta 200 librean (bai 15 urtekoen artean eta baita infantil kategorian ere)
  • Ibon Elola: 50 bizkar (bai 15 urtekoen artean eta baita infantil kategorian ere)
Zilarrak (7)
  • Gizonezko Infantilen 3 errelebuak: 4x100 libre, 4x200 libre eta lau estiloetako 4x100
  • Oihan Matute: 400 libre (bai 15 urtekoen artean eta baita infantil kategorian ere) eta 800 libre (15 urtekoen artean)
  • Ibon Elola: 200 bizkar (15 urtekoen artean)
Brontzeak (10)
  • Oihan Matute: 800 libre (infantil kategorian)
  • Ibon Elola: 200 bizkar (infantil kategorian) eta 50 libre (bai 15 urtekoen artean eta baita infantil kategorian ere)
  • Kimetz de la Cruz: 200 bizkar (15 urtekoen artean) eta 100 bizkar (bai 15 urtekoen artean eta baita infantil kategorian ere)
  • Amaiur Iparragirre: lau estiloetako 400 metroak (bai 15 urtekoen artean eta baita infantil kategorian ere)
  • Aitor Ormazabal: lau estiloetako 100 metroak (12 urtekoen artean)
Gutxieneko berriak
Lortutako dominez gain, egindako markak pertsonal berriak zenbaezinak dira eta Estatu Mailako Txapelketako gutxienekoei dagokionez, Iñaki Garcíak 50 bular probakoa gehitu zuen lehendik zituen beste zortzietara eta Oihan Matutek berriz, txartel berria lortu zuen, 400 libre proban egindako 4:22.15 denborari esker, gutxienekoa lortuta. Zorionak, merezitako emaitza! Gainera, mutil infantilek egindako lau estiloetako 4x100 metroko erreleboan gutxienekotik seguru eskasera geratu ziren.

Euskal Herriko Udako Txapelketarako gutxienekoei dagokienean, Oihan Matutek 4 estiloetako 100 metroetako proban lortu zuen eta Mario Amantegik berriz, bizkar erako 100 eta 200 metroko probetan.

Erreleboak
Erreleboen kasuan, alde batetik neska infantilak 4x100 libre proban izan genituen heuren onena ematen eta mutilak berriz, programako 3 probetan: libre erako 4x200 eta 4x100ean eta lau estiloetako 4x100ean. Hiruretan bigarren sailkatu ziren, haiek egindako aurreko markak asko hobetuta  eta hiru kasuetan taldeko errekor berriak ezarri zituzten.

Taldeko errekorrak
Taldeko errekorrekin jarraituz, Oihan Matutek 400 eta 800 librean egindako markak nabarmendu behar ditugu; izan ere, biak 15 urteko klubeko errekor berriak dira, lehena 2012 urtetik eta bigarrena 2019 urtetik hobetu gabe zeudenak.

Bestetik, Iñaki García etengabeko hobekuntza ikusten ari garen honetan, igeri egindako proba guztietan 15 urteko errekor berriak ezarri zituen; hauetako bi jada bereak ziren baina 50 eta 200 libreko denborak ere, 2012. urtetik hobetu gabe zeuden.

Gipuzkoako sailkapena
Txapelketa amaierako sariketan, lortutako puntuen baturan Iñaki García Gipuzkoako txapeldun izan zen eta Oihan Matute laugarren, gutxigatik podiotik kanpo geratuz. Gainera, mutilak orotara bosgarren izan ziren, taldearen igerilari kopurua kontuan hartuta, goraipatzeko lorpena dela iruditzen zaigularik.

Hurrengo zitak
Asteburu honetan Euskal Herriko Alebin Txapelketa ospatuko da berriro ere Tolosan eta bertan izango dugu Itxaso Iparragirre, denboraldiari amaiera emanez. Hurrengo asteburuan berriz, Infantilen txanda izango da, Galdakaoko Urreta Kiroldegian ospatuko den Infantil Mailako Euskal Herriko Txapelketan eta han izango dira Iñaki, Kimetz, Mario, Oihan eta Ibon, banakako probetan zein errelebo-probetan lehiatzen. Ziur euren onena emango dutela denboraldiari amaiera ona emateko.

Animo guztioi!



Iruzkinak